10motor

MOTORRA

Praktika honetan, motor baten eragiketa nagusiak aztertzen dira, DC motorraren eragiketa-printzipioa ikasten da, eta myRIO eta LabVIEW erabiltzen dira errotazio-mugimendua kontrolatzeko. Praktika honetan agertzen den boltaia baxuko DC motorrak, nahikoa potentzia mekanikoa ematen du haizagailu txikiak kontrolatzeko edo pisu arineko objektuak biratzeko. Horregatik, potentziako MOSFET erabiltzen da motor-kontrolatzaile gisa.

MATERIALAK:

1. Motorra.
2. 1N4001 artezgailua.
3. n kanaleko MOSFET ZVN2210A.
4. p kanaleko MOSFET ZVP2210A.
5. n kanaleko MOSFET IRF510.
6. Kableak.
7. Protoboard.

AURREALDEKO PANELA ETA BLOKE-DIAGRAMA:

ZIRKUITUAREN DESKRIBAPEN GRAFIKOA:

Zirkuitu honek lau konexio behar ditu myRIO txarteleko MXP B konektorean:

1. 5V-tako iturria 1. pinean konektatu behar da, hau da, B/+5V.

2. 3.3V-tako iturria 33. pinean konektatu behar da, hau da, B/+3.3V.

3. Lurra 30. pinean konektatu behar da, hau da, B/GND.

4. Motorraren kontrola 27. pinean konektatu behar da, hau da, B/DIO8.

 

Hurrengo irudietan zirkuituaren konexioak erakusten dira:

Motorra:

Informazio osagarria