Lege oharra

Lege oharra

Euskal Herriko Unibertsitateko web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Baldintza Orokor hauen xedea da EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gunearen erabilera erregulatzea; web gunera sartzeko URL helbidea hau da: www.ehu.eus. Erabilera Baldintza Orokorrak egoteak ez du esan nahi EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gunea osatzen duten ataletara sartzeko beste xedapen edo baldintza batzuk ezin jar daitezkeenik.

1. Erabilera balndintzak onartzea

Erabiltzaileek web guneko Erabilera Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gune hau erabiltzeak unean uneko lege-oharrak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar berekin; ohar eta baldintza horiek aurrerago daude azalduta.

Halaber, gune ofizial honetan eskura dauden zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko zenbait baldintza berezi, ohar edo jarraibide jarraitu beharra gerta daiteke; erabiltzaileek horiek guztiak kontsultatu eta onartu behar dituzte.

2. Informazio orokorra

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko uztailaren11ko 34/2002 Legeari jarraiki, jakinarazi behar da www.ehu.eus web gunea EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK sortu duela, hura dela gunearen jabea eta arduratzen dela mantentze-lanaz; EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATE izendapena 1980ko otsailaren 25eko Agindua medio jaso zuen (1980ko martxoaren 3ko BOE); Unibertsitatearen helbidea hau da:

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, Leioako Campusa
48940 Leioa
Telefonoa: +34 94 601 20 00
Faxa: +34 94 601 22 00

3. Web gunera sartzeko eta web gunea erabiltzeko baldintzak

3.1 Sartzea doan da

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gune ofiziala erabiltzea doakoa da. Dena den, gerta daiteke web gunean eskaintzen diren edo etorkizunean eskainiko diren zerbitzu batzuk ordaindu behar izatea; hala bada, behar den moduan jakinaraziko da.

3.2 Erabiltzailea erregistratzea

Oro har, web gunean sartzeko eta web gunea erabiltzeko ez da izena eman behar, ez da erregistratu behar.

Hala ere, salbuespenak daude: zerbitzu batzuetara sartzeko erabiltzaileek EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO datu-basean izena eman behar dute. Kasu horietan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI web guneko erabiltzaileek ematen dizkieten datu pertsonalak Erabilera Baldintza Orokor hauetako 7. klausulan zehaztu bezala tratatuko dira.

Erabiltzaileak sarbide-gakoak (erabiltzaile-izena eta pasahitza) betekizun hauei jarraiki erabiliko ditu:

  • Erabiltzaileak aukeratutako pasahitzak ez ditu hirugarrenen ohorea eta irudia kaltetuko eta ez ditu hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialerako eskubideak urratuko.
  • Sarbide-gakoak titularrak bakarrik erabiltzeko dira; gako horiek zaintzea, gordetzea eta behar bezala erabiltzea titularraren ardura da.
  • Erabiltzailearen pasahitza beste norbaitek erabiltzen badu, erabiltzaileak jakinda edo jakin gabe, eta horrek hirugarrenei edo erabiltzaileari berari kalteak eragiten badizkio, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da kalte horien erantzule izango.
  • EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzailearen pasahitza beste inori ez erakusteko konpromisoa dauka, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

3.3 Sartzeko eta erabiltzeko murrizketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gunea erabili behar da Baldintza Orokor hauek eta aplika daitekeen legezko beste edozein xedapen beteta.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituztenei web gunean sartzea debekatzeko eskubidea dauka.

4. Jabetza industriala eta intelektuala

4.1 Jabetza industriala

"EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA" izena eta web gunean agertzen diren bestelako bereizgarriak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARENAK bakarrik dira; erakundeak, gainera, erregistratuta dauzka. Horien titular delako, Markei buruzko abenduaren 17ko 17/2001 Legearen 34. artikuluaren eta aplika daitezkeen beste arau nazional batzuen arabera, bereizgarri horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dauka. Beraz, baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea debekatua dute.

Web gunean, beste titularren bat duten bereizgarriak legezko jabeen baimenarekin jartzen dira; betiere, helburu komertzialik gabe eta eskubide esklusiboak errespetatuta.

4.2 Domeinu-izenak

Aurreko atalaren ildo berean, "ehu.eus" domeinu-izena eta web gunean sartzeko erabiltzen diren guztien titular esklusiboa EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA da. Domeinu-izen horiek trafiko ekonomikoan bidegabe erabiltzea erregistrotik eratorritako eskubideak urratzea da eta urratze hori Legeak aurreikusitako neurriekin jazarriko da.

4.3 Egile-eskubideak

  1. Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, ordenagailu-programak, iturri-kodeak eta, oro har, web gunean agertzen diren sorkuntza intelektual guztiak eta gunea bera, multimedia artelan gisa, egile-eskubideak babestuta daude, jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio.
  2. Babes horretatik kanpo daude EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARENAK ez diren ordenagailu-artxiboak eta -programak, batetik, eta erabiltzaileek web guneko zenbait orrialdetatik, orrialde horietara sartu ahal izateko, deskarga ditzakeen doako (freeware) artxiboak eta programak, bestetik. Aplikazio horiek, betiere, jabari publikokoak dira, egileek hala nahi dutelako.
  3. Erabiltzaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.
  4. Orobat, museoek, liburutegiek, fonotekek, filmotekek, hemerotekek eta artxiboek, izan publikoak, izan erakunde kultural edo zientifikoan integratuak, ez dute EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN baimena eskatu behar web guneko edukiak eta, oro har, sorkuntza intelektualak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) erreproduzitzeko, baldin eta irabazi asmorik gabe eta ikertzeko bakarrik egiten badute.
  5. Beste edozertarako erabiltzeko, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK baimen zehatza eman behar du, idatziz.

4.4 Ekintzen erreserba

Web guneko erabiltzaileak aipatu eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek kaltetu ditzaketen ekintzak ez burutzeko konpromisoa dauka.

Orain arte esandakoaren ildoan, web guneari lotutako EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak baimenik gabe erabiltzen badira edo aipatu eskubideen jabetza eta titulartasuna urratzen bada, ekintza hori estatuko eta nazioarteko legeek ezarritako neurriekin jazarriko da.

Alde horretatik, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK espreski gordetzen du beretzat jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesten dituzten ekintza zibilak eta penalak burutzeko eskubidea.

5. Estekak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gunean web orrialde independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da kulturarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten interneteko beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea; web orrialde horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak, betiere, errespetatu egiten dira.

Halaber, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gunera sartzeko estekek Baldintza Orokor hauetan aipatu EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak errespetatu behar dituzte.

6. Erantzukizun salbuespenak

6.1 Edukiak

6.1.1 Informazioa

www.ehu.eus web gunean agertzen den informazioa, propioa eta hirugarrenena, "jaso bezala" jartzen da; informazioa zehatza eta eguneratua dela ez da bermatzen. Beraz, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da informazio hori erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.

Halaber, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da hornitzaileek, erabiltzaileek eta hirugarrenek emandako edukiaren zilegitasunaren erantzule.

Edozein modutan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean zilegi ez diren edukiak ager ez daitezen eta, horrelako edukiren bat agertzen bada, kentzeko edo ikusten ez uzteko.

6.1.2 Akatsak

Aurreko paragrafoan esandakoari lotuta, argitaratutako dokumentuek nahigabeko huts teknikoak edo akats tipografikoak izan ditzakete, eta EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da horien erantzule; dena den huts eta akats horien berri izan bezain laster konpontzeko konpromisoa dauka.

6.1.3 Hiperestekak

Web guneko estekak medio (publizitatea izan dezakete ala ez), erabiltzaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren web gunea uzten du. Esteka duten guneak ez daude EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI lotuta, salbu kontrakoa esaten bada. Gauzak horrela, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da esteka horiek medio eskuratzen den edukien erantzule, ezta eduki horien aldaketen, erabileraren eta eskuragarritasun teknikoaren erantzule ere.

Edozein modutan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK web gunean legez kanpo dauden, legez kanpoko jarduerak sustatzen dituzten eta, oro har, askatasun- eta duintasun-printzipioak edo Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aitortutako balio eta eskubideak urratzen dituzte edukietarako estekarik egon ez dadin ahal duena egiteko konpromisoa dauka.

Hala, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean legez kanpoko edukiren bat agertzen bada, berehala kentzeko.

6.1.4 Eztabaida-foroak eta hizketaldiak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da web guneko foro iraunkorretan eta noizbehinkako hizketaldietan adierazten diren iritzien erantzule. Edozein modutan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN asmoa da mekanismo horiek behar bezala erabiltzea, jendearen duintasuna eta Espainiako Konstituzioak aitortzen duen adierazpen-askatasuna errespetatuz.

6.1.5 Edukien aldaketa

Web guneko informazioa, aurkezpena eta zerbitzuak aldizka edo noizbehinka aldatu egin daitezke; EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAk hori egiteko askatasun osoa dauka eta ez die erabiltzaileei jakinarazi behar.

6.2  Web gunearen funtzionamendua

6.2.1 Pribatutasuna

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK ez du erabateko pribatutasuna bermatzen web gunean; izan ere, baimenik gabeko hirugarren batzuek nola dabilen jakin dezakete.

6.2.2 Birusak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da informatika-birusek eragin ditzaketen kalteen erantzule; birusik eza ez dago bermatua.

6.2.3 Huts teknikoak

Gunea gaizki badabil, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da horren erantzule; baldin eta gaizki badabil ezbeharren bat gertatu bada, ezinbesteko kasuren bat izan bada, premiazko mantentze-lanak egiten ari badira edo EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI ez dagokion zerbait gertatu bada.

6.2.4 Cookie-ak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan cookieak izan ditzakeela. Cookieak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Cookiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.

Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan cookieak sartzen ez uzteko aukera dauka.

6.2.5 Proxy-cachea

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die "proxy-cachea" delako zerbitzua izan dezaketela inplementatuta; zerbitzu horren helburua da web orriak eta ftp artxiboak biltegiratzea, sarearen errendimendua hobetzeko, eta sare korporatiboarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea. IP bakoitzak eskatutako URL helbideak bakarrik dituzten zerbitzu horretako erregistro-fitxategi edo "log" direlakoak aldizka kendu egingo dira, Segurtasun Informatikoko Araudiak zehaztutako periodikotasunaren arabera. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK datu horiek ez ditu emango, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

6.2.6 Sareko zerbitzuaren monitorizazioa

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die sareko jarduerak monitorizatzeko zerbitzuak izan ditzakeela, informazio-sistemen segurtasuna arriskuan jar dezaketen intzidentziak gertatzen direnerako. Monitorizazio horren osagarri gisa alerta-sistema bat erabil dezake; sistema horren arabera, beharbada, noizbehinkako esku-hartzeak egin beharko dira, arriskua sor dezaketen ekipoak identifikatzeko eta, hala badagokie, saretik kanpo uzteko, funtzionamendua normaldu arte.

7. Datu personalak babesteko politika

7.1 Datu tratamenduaren arduraduna

Zuk zeuk zuzenean emandako datu pertsonalak isilpean tratatuko ditugu, eta kasuan kasuko tratamendu jardueraren arabera gordeko ditugu UPV/EHU izanik titularra.

7.2 Helburua

Datuen tratamenduaren helburua UPV/EHUk kasuan-kasuan betetzen duen tratamendu jardueraren araberakoa izango da.

7.3 Legitimazioa

Datuak tratatzen ditugu UPV/EHUk dituen lege eginbeharrak betetzeko, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burutu beharreko eginkizun bat betetzeko, eta, tratamendurako interesatuaren adostasuna behar izanez gero, egintza positibo argi baten bidez eman beharko da.

7.4 Datuak noiz arte gordeko diren

Datu pertsonalak gordeko ditugu bildu zirenean zeuden helburuetarako beharrezko diren bitartean, edo tratamenduaren helburuetatik erator daitezkeen balizko erantzunak argitzeko beharrezko ditugun bitartean. Horrez gain, araudian artxibo eta dokumentazioari buruz dauden epean gorde beharko ditugu.

7.5 Datuak jakinaraztea

Oro har, ez zaie daturik lagako hirugarreni, ez bada lege aginduz.

7.6 Interesatuen eskubideak

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn nola tratatzen diren bere datu pertsonalak.

Interesatua bazara, eskubidea duzu zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko, tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren kontra egiteko eta tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen erabaki baten objektu ez izateko. Eskubideak horiek izanik, eskubideok egikaritu ahal izango dituzu Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, Datuen Babeserako ordezkariari zuzendutako idatziaren bidez (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa-Bizkaia), edo posta elektronikoz (dpd@ehu.eus).

7.7 Informazio osagarria

UPV/EHUk datuen babesaren arloan daukan politikari buruzko informazio osoa lotura honetan dago eskuragarri: https://www.ehu.eus/babestu. Gune horretan dago jasota, besteak beste: UPV/EHUk egiten dituen tratamendu jardueren zerrenda eguneratua; tratamendurako lege oinarriak; tratamenduaren jarduera bakoitzak izan ditzakeen hartzaileak; zure datuen inguruan dituzun eskubideak eta eskubide horiek egikaritzeko eskari orriak.

8. Amaiera

Web gunearen iraupena mugagabea da, baina EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK zerbitzu batzuk edo denak eteteko edo bukatzeko eskubidea dauka; erabaki horren berri, gainera, ez die erabiltzaileei aurretik jakinarazi behar.

9. Aplika daitezkeen legeak eta jurisdikzioa

Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako legeek zuzentzen dituzte.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web guneak eztabaidarik eragiten badu, eztabaida hori Espainiako jurisdikzioan bideratuko da. Alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegiei eta haien nagusiei men egin beharko die; gainera, foruei uko egingo diete, espreski, foruak badituzte eta aipatutakoen desberdinak badira, noski.