4_1.Datasheet

myRIO TXARTELA

National Instruments enpresako myRIO-1900 txartela sarrerak eta irteerak dituen gailu eramangarri birkonfiguragarri bat da, kontrol, robotika eta mekatronika sistemak diseinatzeko erabil daitekeena. Jarraian, txartel honi buruzko informazio zehatza emango da: konexio-informazioa, dimentsioak...

HARDWARE OVERVIEW

NI myRIO-1900 txartelak sarrera analogikoa (AI), irteera analogikoa (AO), sarrera eta irteera digitala (DIO), audioa eta potentzia-irteera eskaintzen du gailu trinko integratu batean.

myRIO-1900, USB eta 802.11b, g haririk gabeko (wifi) bidez konektatzen da host ordenagailu batera.

Hurrengo irudian myRIO-1900 osagaiek duten kokapena eta funtzioak azaltzen dira.

KONEXIO PINAK

myRIO-1900en hedapen-portuaren (MXP) A eta B lokailuek seinale berdin-berdinak garraiatzen dituzte. Seinaleak konektorearen izenaren arabera (ConnectorA/DIO1 eta ConnectorB/DIO1) bereizten dira softwarean.

Hurrengo irudiak eta taulak MXP A eta B lokailuen seinaleak erakusten dituzte .

Hurrengo irudia eta taula Mini (MSP) sistemaren C portuaren seinaleak erakusten dituzte.

ANALOG INPUT CHANNELS

NI myRIO-1900 txartelak MXP (hedapen portuak) A eta B konektoreetan eta Mini sistemako C konektorean (MSP) sarrera analogikoak ditu eta audioko sarrera-konektore estereoa. Sarrera analogikoak bihurgailu analogiko digital bakar batera (ADC) multiplexatzen dira, kanal guztiak erakusten dituena. MXP A eta B konektoreek lau kanal analogiko dituzte, AI0-AI3 konektoreak, 0-5V bitarteko seinaleak neurtu dezaketenak. MSP C konektoreak inpedantzia altuko bi konexio ditu, AI0 eta AI1, ± 10 V.-ko seinaleak neurtzeko erabil daitezkeenak.

Hurrengo irudiak NI myRIO-1900ren sarrera analogikoen eskema elektronikoa erakusten du.

ANALOG OUTPUT CHANNELS

NI myRIO-1900 txartelak MXP (hedapen portuak) A eta B konektoreetan eta Mini sistemako C konektorean (MSP) irteera analogikoak ditu eta audioko irteera-konektore estereoa. Irteera analogikoko kanal bakoitzak bihurgailu digital-analogikoa (DAC) dauka esleituta, eta, beraz, denak batera eguneratu daitezke. Irteera analogikoko kanaletarako DACak FPGAko bi komunikazio-busek kontrolatzen dituzte. MXP A eta B konektoreek bus bat partekatzen dute, eta MSP C konektoreak eta audio irteerek bigarren bus bat partekatzen dute. Beraz, eguneratzeko gehieneko abiadura espezifikazioen irteera analogikoko atalean erantsitako zifra gisa zehazten da. MXP A eta B konektoreek irteera analogikoetan konektore bidezko bi kanal dituzte, AO0 eta AO1, 0-5 V-ko seinaleak sortzeko erabil daitezkeenak. MSP C konektoreak irteera analogikoko bi kanal ditu, AO0 eta AO1, ± 10 V.-ko seinaleak sortzeko erabil daitezkeenak.

Hurrengo irudiak NI myRIO-1900ren irteera analogikoen eskema elektronikoa erakusten du.

AZELEROMETROA

3 ardatzetako azelerometroa du NI myRIO-1900 txartelak. Azelerometroak etengabe erakusten du ardatz bakoitza, eta emaitza eguneratzen du.

DATUAK VOLT BIHURTU

Ekuazio hauek erabil daitezke, balio gordinen balioak voltioetan bihurtzeko:

V = Raw Data Value * LSB Weight
LSB Weight = Nominal Range ÷ 2^ADC Resolution

non Raw Data Value FPGA I/O nodoak itzuli duen balioa da.
LSB Weight datuen balioen arteko gehikuntzaren voltioen balioa da.
Nominal Range kanalaren piko-piko maila nominaleko voltioen balio absolutua da, eta ADC Resolution ADC-aren bereizmena da bitetan.(ADC Resolution = 12)

• AI eta AO kanaletarako, MXP konektoreetan,
LSB Weight = 5 V ÷ 212 = 1.221 mV
Maximum reading = 4095 * 1.221 mV = 4.999 V

• AI eta AO kanaletarako, MSP konektoreetan,
LSB Weight = 20 V ÷ 212 = 4.883 mV
Maximum Positive Reading = +2047 * 4.883 mV = 9.995 V
Maximum Negative Reading = -2048 * 4.883 mV = -10.000 V

• Audio sarrera/irteerarentzako,
LSB Weight = 5 V ÷ 212 = 1.221 mV
Maximum Positive Reading = +2047 * 1.221 mV = 2.499 V
Maximum Negative Reading = -2048 * 1.221 mV = -2.500 V

• Azelerometroarentzako,
LSB Weight = 16 g ÷ 212 = 3.906 mg
Maximum Positive Reading = +2047 * 3.906 mg = +7.996 g
Maximum Negative Reading = -2048 * 3.906 mg = -8.000 g

DIO LERROAK

NI myRIO-1900 txartelak 3.3V-ko DIO lerroak ditu MXP eta MSP konektoreetan. MXP A eta B konektoreek 16 DIO lerro dituzte konektoreko. MXP konektagailuetan, 0 eta 13 arteko DIO lerro bakoitzak 40 kΩ eta 3,3 Veko pullup erresistenztia dute, eta DIO 14 eta 15 lerroek 2,1 kΩ eta 3,3 Veko pullup erresistenztia. MSP C konektoreak zortzi DIO lerro ditu. MSP DIO lerro bakoitzak 40 kΩ eta lurrerako pulldown erresistenztia dut. DGND DIO lerro guztietarako erreferentzia da. Lerro guztiak sarrera edo irteera gisa programatu daitezke. Bigarren mailako funtzio digitalek honako hauek sartzen dituzte: interfaze periferikoa (SPI), I2C, pultsu zabalerako modulazioa (PWM) eta kuadraturako kodifikatzailea.

UART LERROAK

NI myRIO-1900 txartelak MXP konektore bakoitzean jaso eta transmisio UART lerro bakoitza du. UART lerroak MXP 0-13 arteko DIO lerroekiko elektrikoki berdinak dira. Lerro horiek bezala, UART.RX eta UART.TX 40 kΩ eta 3,3 Veko pullup erresistenztia dute.

BERRABIARAZTEKO BOTOIAREN ERABILERA

Reset botoia sakatuz eta ez sakatuz, prozesadorea eta FPGA berrabiarazten dira. Reset botoia sakatuz eta 5 segunduz mantenduz eta ondoren ez sakatuz, prozesadorea eta FPGA berrabiarazten eta, era berean, myRIO-1900 modu seguruan jartzeko agintzen dio. Modu seguruan, myRIO-1900 txartelak sistemaren konfigurazioa eguneratzeko eta softwarea instalatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak bakarrik ematen ditu.

NI myRIO-1900 txartela modu seguruan dagoenean,  MXP A konektorearen UART lerroa erabiliz berarekin konektatu daiteke. myRIO zerbitzariarekin komunikatzeko honako elementu hauek behar dira:
- Kable bihurgailua UART USB seriea TTLra.
- Serieko portuaren terminal-programa, honako doikuntzekin osatua:
- 115.200 bits segundoko
- Zortzi datu-bit
- Paritaterik gabe
- Geldialdia egiteko bit bat
- Fluxu-kontrolik gabe

LED OHARRAK

POWER LED

POWER LEDa myRIO-1900 piztuta dagoen bitartean piztuta dago. LED horrek adierazten du gailuarekin konektatuta dagoen elikatze-iturria egokia dela.

STATUS LED

STATUS LED egoera normalean itzaltzen da. Era berean, myRIO-1900 gailuak, gailua konektatzen denean, pizteko autoegiaztapena (POST) egiten du. POSTan, elikadura eta egoera LEDak pizten dira. STATUS LEDa itzaltzen denean, POSTa osorik dago.NI MyRIO-1900 txartelak LEDen piztu-itzaliaren bidez, akats espezifikoen baldintzak adierazten ditu.

 

HOST USB PORTUAREN ERABILERA

Portu honetan kamara-webak konekta daitezke. Gainera, Basler Ace USB3 kamararekin, USB flash unitateekin eta USB-a-IDE egokigailuekin bateragarria da ere.

 

NI myRIO-1900 txartelaren dimentsioak