30pot_dig

POTENTZIOMETRO DIGITALA

Praktika honetan, honako hauek aztertzen dira: operazio-printzipioak, interfaze-teoria eta potentziometro digital baten ezaugarriak eta SPI komunikazio-protokoloa. Potentziometro digital bat hiru terminaleko erresistentzia aldakorra da, eta potentziometro mekaniko bat bezala funtzionatzen du, baina zenbakizko balio digitalarekin, perilla birtualaren posizioa doitzeko. Praktikaren helburua da interfaze-zirkuitu bat egitea, LabVIEW eta myRIO erabiliz, erresistentzian sortutako aldaketa behatzeko.

MATERIALAK:

1.Potentziometro digitala (PmodDPOT).
2. Kableak.

AURREALDEKO PANELA ETA BLOKE-DIAGRAMA:

ZIRKUITUAREN DESKRIBAPEN GRAFIKOA:

Zirkuitu honek lau konexio behar ditu myRIO txarteleko MXP B konektorean eta lau konexio myRIO txarteleko MXP A konektorean:

1. +5Veko iturria 1. pinean konektatu behar da, hau da, A/+5V.
2. Lurra 6. pinean konektatu behar da, hau da, A/GND.
3. SPI 25. pinean konektatu behar da, hau da, A/SPI.MOSI.
4.  SPI erlojua 21. pinean konektatu behar da, hau da, A/SPI.CLK.
5. Chip select 11.pinean konektatu behar da, hau da, A/DIO0.
6. "A" 1. pinean konektatu behar da, hau da, B/+5V.
7. "B" 6. pinean konektatu behar da, hau da, B/GND.
8. "W" 3. pinean konektatu behar da, hau da, B/AI0.

Hurrengo irudietan zirkuituaren konexioak erakusten dira:

Informazio osagarria