1. Proiektu berria:
Lehenik, LabVIEW ireki behar da eta proiektu berri bat sortu. Ondoren, irudian ikus daitekeen bezala, Templates » myRIO » myRIO project » next:
Ondoren proiektuaren izena sartu behar da eta non gorde nahi den Project Room-en barruan. Targeten klik egin behar da eta ordenagailuarekin konektatuta egon behar duen myRIO txartela aukeratu, eta finish sakatu amaitzeko.
Orain myRIOn LabVIEW bidez proiektu berri bat nola sortu behar den dakigula, azelerometroak, led-ak eta myRIO txartelaren barneko botoia nola funtzionatzen duten egiaztatzen da.
1. Azelerometroarekin hasiko gara:
Hori egiaztatzeko, my first myRIO application fitxategitik main.vi ireki behar da, eta aurrealdeko panela eta bloke-diagrama irekiko dira, ondorengo irudian bezala:
Bloke-diagraman hiru zati bereizten dira: datuak sartu, eskuratu eta prozesatu, eta itxi. Main loopeko begizta errepikatuko da geldiarazi arte edo akats bat egon arte. Lortzen dena myRIO txartelaren hiru ardatzak (x, eta z) aurrealdeko panelean bistaratzea da.
2. Barneko LEDak:
Main.vi multzoaren bloke-diagraman, view»function palette»myRIO»LED Express VI bilatu behar da, irudian ikus daitekeen bezala, eta main loop barruan kokatzen da.
Blokearen sarreran, saguaren eskuineko botoia sakatuz»create»control, LEDen lau kontrolak sortzeko eta run ematen da. Urrats horretan, myRIO txartelaren LEDak piztu behar lirateke aurrealdeko panelan sakatuz, hurrengo irudian bezala.
Baina, nola egiaztatzen dira akatsak?
Horretarako, erroreak konbinatu behar dira functions paletatik »programming»dialog& user interface»merge errors. Horrekin lortzen da, acelerometer express VI edo LED express VI errore bat itzuliz gero gelditzea. Bigarren irudian, sartutako bloke berria ikus daiteke.
Bukatzeko, txartelaren botoia kontrolatzen da, eta horretarako bloke-diagraman view»function palette»myRIO»button»ok klikatu behar da, eta hirugarren irudian bezala kokatzen da. Bloketik ateratzeko botoia sakatzen da adierazleak sortzeko.
Run botoia eta txarteleko botoia sakatu egiten dira aurrealdeko panelaren botoiaren adierazlea nola aldatzen den ikusteko.