3_2.Primero pasos con Labview

NOLA SORTU PROIEKTU BERRI BAT LabVIEW-ekin.

VI-a sortu aurretik, beharrezkoa da LabVIEW-ren oinarrizko kontzeptuak ikastea:

1. Kontrolen paleta:

Kontrolen paletak aurrealdeko leihoa sortzeko erabiltzen diren kontrolak eta adierazleak biltzen ditu. Kontrol paletara sartzeko, View »Controls Palette aukeraratu behar da aurrealdeko leihotik, edo, bestela, aurrealdeko leihoan, edozein lekutan, eskuineko botoia sakatuz.

2. Kontrol eta adierazleak:

Kontrolak, adierazleak eta konstanteak bloke-diagramaren sarrera eta irteeran dira. Kontrolak, normalean, sarrera gailuak simulatzen dituzten eta VI-ko bloke-diagramari datuak ematen dizkioten botoiak, irristatzaileak, sekuentziak eta abar izaten dira. Adierazleak,oro har, taulak, LEDak eta estatu-sekuentziak dira. Irteera gailuak simulatzen dituzte, eta bloke-diagramak hartzen edo sortzen dituen datuak erakusten dituzte.

3. SubVIak:

Hainbat alditan programa bat hainbat fitxategitan banandu beharko da edo berrerabili nahi den kode atal bat egongo da. VI batek beste bat eduki dezake, bigarrena lehenengoaren subVI bat izanik, kontzeptua hizkuntza tradizional baten funtzioen baliokidea da. VIa subVI gisa erabiltzeko, ikur eta konektoreen panela izan behar du.

SubVI baten kontrolek eta adierazleek datuak jaso eta itzultzen dituzte deitu den VI-aren bloke diagramari. SubVI baten bloke-diagraman klik bikoitza egitean, aurrealdeko leihoa agertuko da, non, kontrolak eta adierazleak ditu. Bloke-diagramak kableak, ikonoak, funtzioak, azpimultzoak edo beste LabVIEW objektu batzuk biltzen ditu.

VI bakoitzak aurrealdeko leihoaren eta bloke-diagramaren leihoaren eskuineko izkinan ikur bat erakusten du. Ikur bat VI baten irudikapen grafikoa da. Ikurrak testua eta irudiak izan ditzake. VI bat subVI gisa erabiltzen bada, ikurrak subVIa identifikatzen du VI bloke-diagraman. Ikur lehenetsiak LabVIEW hasi ondoren zenbat VI berri ireki diren adierazten du.

Vi bat subVI giza erabiltzeko, konektore panela eraiki behar da, irudian ikusten den moduan. Konektore panela VI horren kontrol eta adierazleei dagozkien ikurraren terminalen multzoa da, testu bidezko programazio lengoaietan funtzio dei baten parametroen zerrendaren antzekoa. Konektoreen panelean sartzeko, eskuineko botoiarekin klik egin behar da aurrealdeko leihoaren eskuineko goiko izkinenko ikurran.

 

4. Funtzio paleta:

Funtzio paletak bloke-diagrama eraikitzeko beharrezko VIak, funtzioak eta konstanteak ditu. Bloke-diagramaren funtzio paleta lortzeko View»Functions Palette gidoia jarraitu behar da.

5. Kableak:

Bloke-diagraman datuak garraiatzeko erabiltzen diren elementuak dira kableak. Hurrengo irudian ikus daiteke aurkitu daitezkeen kable mota ezberdinak:

6. Zikloak:

6.1 While:

While begizta batek behin eta berriz bere barruko kodea errepikatuko du baldintza bat bete arte, iterazio bakoitzean ebaluatzen dena. Hau da, gutxienez behin exekutatuko da. Tenporizazio bat jarri behar da begizta "x" denbora oro exekutatzeko. Horretarako, sakatu behar da eskuineko botoia » timing » wait edo wait until.

Hurrengo irudian begizta honen itxura agertzen da, bi terminal erakusten ditu:

Iterazio terminalak "i" ikurra duen karratu urdina da. Terminal honen balioa zenbako oso bat da unitatez unitate handituko dena zikloaren iterazio bakoitzarekin, zerotik hasita.
Gelditzeko baldintza irudiaren azpiko eskuinaldean dagoen terminal berdea da. Terminal honetara balio boolear batedo errore cluster bat konekta daiteke. Testuinguruko menuaren bidez, boolearra aukeratu bada, zikloa eten daiteke Egia edo Gezurra denean; klusterraren kasuan, antzeko zerbait gertatzen da Stop on Error eta Continue while Error.

6.2 For:

Un bucle For es muy parecido al While, también repite el código de su interior un número de veces, pero a diferencia del anterior este número es fijado a priori y no puede cambiarse una vez empiece a ejecutarse. Es decir, un ciclo For se ejecutará un número determinado de veces, y la cantidad de iteraciones siempre comenzará en cero.

Consta de dos terminales numéricos:

El terminal de iteración se sitúa igual que en el bucle While, está en el interior de la estructura y se va incrementando en una unidad por cada iteración empezando desde el cero.
El terminal de cuenta está colocado en la esquina superior izquierda de la estructura simbolizado con una “N”. En él se conectará el valor numérico que será el que fije el número de repeticiones del bucle.

For begizta Wihle begiztaren oso antzeko da, kodea behin eta berriz errepikatzen du, baina aurrekoa ez bezala, zenbaki hau lehenik finkatuta dago eta ezin da aldatu exekutatzen hasten denean. Hau da, For zikloak iterazio zenbaki zehatza izango du eta iterazioen kopurua beti zeroan hasiko da.

Zenbakizko bi terminalek osatzen dute:

Iterazio-terminalak While begiztan bezala kokatuta dago, egituraren barnean dago eta unitatez unitate handitzen da iterazio bakoitza zerotik hasita.
Kontaketa terminala "N" batekin sinbolizatutako egituraren goiko ezkerreko izkinan kokatzen da. Bertan zenbat aldiz errepikatu nahi den zenbakia ezartzen da.

7. VI berria sortu:

Lehenik eta behin LabVIEW programa ireki behar da eta file»new VI klik egin irudian ikusten den bezala:

Bi pantaila agertuko dira: aurrealdeko leihoa eta bloke-diagrama. Biekin aldi berean lan egiteko crt et T letra batera sakatuta mantendu behar dira eta, horrela, hurrengo pantaila agertuko da:

Orain sortu dezakegu VI berri bat.