IPARORRATZA
Praktika honetan iparrorratz baten operazio-printzipioak eta aplikazioak aztertzen dira, eta I2C komunikazio-protokoloaren printzipioak ere. Iparrorratz batek sentsibilitate anitz eskaintzen ditu Lurraren ipar polo magnetikoa aurkitzeko edo 8 gauss baino handiagoko eremu magnetikoak neurtzeko. Praktikaren helburua myRIO eta LabVIEW erabiltzea da, iparrorratza erabiliz indar magnetikoa kalibratu eta sentitzeko.
MATERIALAK:
AURREALDEKO PANELA ETA BLOKE-DIAGRAMA:
ZIRKUITUAREN DESKRIBAPEN GRAFIKOA:
Zirkuitu honek bost konexio behar ditu myRIO txarteleko MXP A konektorean:
1. +3.3Veko iturria 33. pinean konektatu behar da, hau da, A/+3.3V.
2. Lurra 30. pinean konektatu behar da, hau da, A/GND.
3. Datu serialak (SDA) 34. pinean konektatu behar dira, hau da, A/I2C.SDA.
4. Erloju seriala (SCL) 32. pinean konektatu behar da, hau da,A/I2C.SLC.
5. Data ready (DRDY) 11. pinean konektatu behar da, hau da, A/DIO0.
6. JP1 eta JP2 konektatu gabe utzi behar dira.
Hurrengo irudietan zirkuituaren konexioak erakusten dira: