LCD PANTAILA - UART INTERFAZEA
Praktika honetan, LCD pantaila baten funtzionamendu-printzipioak eta aplikazioak aztertzen dira, eta UART komunikazio-protokoloaren printzipioak ere. LCD pantaila batek ikus informazioa ematen du erabiltzailearen interfaze batentzat. Praktikaren helburua da myRIO eta LabVIEW erabiltzea, myRIO txartelean integratutako azelerometroaren eta botoiaren egoerak erakusteko LCD pantailan .
MATERIALAK:
1. LCD pantaila (PmodCLS).
2. Kableak.
AURREALDEKO PANELA ETA BLOKE-DIAGRAMA:
ZIRKUITUAREN DESKRIBAPEN GRAFIKOA:
Zirkuitu honek hiru konexio behar ditu myRIO txarteleko MXP B konektorean:
1. +3.3Veko iturria 33. pinean konektatu behar da, hau da, B/+3.3V.
2. Lurra 30. pinean konektatu behar da, hau da, B/GND.
3. UART hartzailea 14. pinean konektatu behar dira, hau da, B/UART.TX.
Hurrengo irudietan zirkuituaren konexioak erakusten dira:
LCD pantaila: