9zumbador

BURRUNBAGAILUA

Praktika honetan aztertzen dira burrunbagailu baten operazio nagusiak, burrunbagailuaren funtzionamendurako beharrezkoak diren zirkuituak eta burrunbagailuaren soinuak kontrolatzeko interkonexio-teknikak. Praktika honetan erabilitako burrunbagailuak tonuak sortzen ditu entzunezko maiztasun espektroaren zati handi baten gainean. Praktika honetan maiztasuna handitu edo txikitu behar da soinuan nolako eragina duen ikusteko.

MATERIALAK:

1. Burrunbagailua.
2. Erresistentzia, 1 kΩ.
3. 1N3064 diodoa.
4. NPN 2N3904 transistorea.
5. Kableak.
6. Protoboard.

AURREALDEKO PANELA ETA BLOKE-DIAGRAMA:

ZIRKUITUAREN DESKRIBAPEN GRAFIKOA:

Zirkuitu honek hiru konexio behar ditu myRIO txarteleko MXP B konektorean:

1. 5V-tako iturria 1 pinean konektatu behar da, hau da, B/+5V.

2. Lurra 6. pinean konektatu behar da, hau da, B/GND.

3. Burrunbagailuaren kontrola 27. pinean konektatu behar da, hau da, B/PWM0.

Hurrengo irudietan zirkuituaren konexioak erakusten dira:

Burrunbagailua

Informazio osagarria