VIRTUAL INSTRUMENT
Hasiera batean, LabVIEW instrumentazio-sistemen garapenean erabilitako ekipo elektronikoen kontrol-aplikazioetarako orientatuta zegoen, eta hori instrumentazio birtuala bezala ezagutzen da. Horregatik, LabVIEWen sortutako programak VI (Virtual Instrument) izeneko fitxategietan gordeko dira, eta hedapen bera izango dute. LabVIEWek hainbat tresna biltzen ditu datuak eskuratu, aztertu, bistaratu eta biltegiratzeko, baita idazten den kodean arazoak konpontzen laguntzeko tresnak ere. Beste VI bat sortzen denean, edo dagoeneko existitzen den bat irekitzen denean, bi leiho nagusi daude: aurrealdeko panelaren leihoa non botoiak, pantailak eta abar daude, eta bloke-diagrama, non barneko zirkuitu guztiak dauden.
1. AURREALDEKO LEIHOA
Aurrealdeko leihoa erabiltzailearen VI-aren interfaze grafikoa da. VI berri bat sortzen denean, edo aurretik eratutako bat irekitzean agertzen da. Interfaze honek erabiltzailearen sarrerak biltzen ditu eta programak eskaintzen dituen irteerak irudikatzen ditu. Aurrealdeko leihoa botoi, sakagailu, potentziometro, grafiko... osatuta dago. Horietako bakoitza kontrol edo adierazle gisa definituta egon daiteke.
2. BLOKE DIAGRAMA
Blokeen diagrama VI-aren iturri-kodea da. Aurrealdeko leihoan sortutako sarrera eta irteerak kontrolatzeko edo edozein prozesamendu egiteko erabiltzen da. Bloke-diagramaren objektuak izan daitezke: terminalak, subVI, funtzioak, konstanteak, egiturak eta kableak. Azken hauek datuak transferitzen dituzte bloke-diagramaren beste objektu batzuekin batera.
3. IKURRA
Ikurrak VI-en irudikapen grafikoak dira eta idealak dira aplizakio hauetarako:
- Operazioak identifikatu aplikazioen barruan.
- VI-ei itxura profesionalagoa eman.
- Erabiltzailearen interfazea hobetu edo glyph-ak behar dituzten beste funtzio batzuk.