7 SEGMETUKO LED
Praktika honetan, 7 segmentuko LED baten kontzeptuak aztertzen dira. 7 segmentuko LED batekin bai letrak, bai zenbakiak bistaratu daitezke. "8" bat osatzen duten 7 argi-gailu (LED) ditu, modu horretan LED bakoitzaren piztea eta itzaltzea kontrolatuz, behar den zenbakia edo letra adieraz daiteke. Praktika honetan 7 segmentuko LED bat piztu eta itzali behar da.
MATERIALAK:
1. 7 segmentuko LEDa.
2. Kableak.
3. Protoboard.
AURREALDEKO PANELA ETA BLOKE-DIAGRAMA:
ZIRKUITUAREN DESKRIBAPEN GRAFIKOA
Zirkuitu honek bederatzi konexio behar ditu myRIO txarteleko MXP B konektorean:
1. "CA: anodo komuna" 33. pinean konektatu behar da, LEDa 3,3Vrekin elikatzeko arduraduna baita.
2. "a" segmentua 11. pinean, hau da, B/DIO0an, konektatu behar da.
3. "b" segmentua 13. pinean, hau da, B/DIO1an, konektatu behar da.
4. "c" segmentua 15. pinean, hau da, B/DIO2an, konektatu behar da.
5. "d" segmentua 17. pinean, hau da, B/DIO3an, konektatu behar da.
6. "e" segmentua 19. pinean, hau da, B/DIO4an, konektatu behar da.
7. "f" segmentua 21. pinean, hau da, B/DIO5an, konektatu behar da.
8. "g" segmentua 23. pinean, hau da, B/DIO6an, konektatu behar da.
9. "dp: puntu hamartarra" segmentua 25. pinean, hau da, B/DIO7an, konektatu behar da.
Hurrengo irudietan 7 segmentuko LEDaren zirkuituaren konexioak erakusten dira:
eta 7 segmentuko LEDaren konexioa:
7 segmentuko LEDa: