Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa

Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa

Date de première publication: 10/10/2024

Aurten ere Garabidek Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa antolatu du. Munduko 18 aktibistak egonaldia egingo dute Euskal Herrian hizkuntza gutxituak biziberritzeko ikastaroetan parte hartzeko. Aktibistak Hego Amerika, Erdialdeko Amerika, Asia eta Afrikatik etorri dira formazio teoriko eta didaktikoak jasotzeko.

Irailaren 20an iritsi ziren eta 6 astez geratuko dira euskaren sustapenean lanean dauden elkarte eta erakundeekin haien esperientziak partekatzen. Besteak beste euskaltegiak, komunikabideak, instituzioak eta abar bisitatuko dituzte.

Ane Ortega, Andoni Barreña eta Itziar Idiazabal katedrakideek irakasle modura parte hartuko dute. Informazio gehiago Garabideren webgune honetan aurkituko duzue.

Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntza indigenen atlasa

Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntza indigenen atlasa

Date de première publication: 05/09/2024

Iturria: Instituto Iberoamericano de Lenguas Indígenas

Instituto Iberoamericano de Lenguas Indígenas (IIALI) erakundeak desagertzeko arriskuan dauden hizkuntza indigenen atlasa sortu du. 

Atlas honetan Latinoamerika eta Karibeko hizkuntza indigenen datuak eguneratu dira; eremu horretako 556 hizkuntzetatik %38,4 desagertzeko arriskuan daude. 2009ko datuekin alderatuta, ehuneko hori 18 puntu igo da. Atlas honen bidez gobernuek eta erakunde indigenak hizkuntzen etorkizunari buruzko erabaki aproposak har ditzaten sustatu nahi da; izan ere, hizkuntza hauek herri indigenen ezagutzak gordetzen dituzte.

Latinoamerikako eta Karibeko hizkuntza indigenen egoera kritikoaren aurrean, IIALIk hizkuntza horiek biziberritzen laguntzeko laborategiak sortzeko proposamena egin du.

Dokumentua osorik irakurtzeko sakatu esteka honetan.

Kornubiera biziberritzen

Kornubiera biziberritzen

Date de première publication: 03/07/2024

Kornubiera (Kernowek kornubieraz) Kornualleseko berezko hizkuntza da. Duela hamarkada batzuk Unescoren Munduko hizkuntzen atlasean desagurtutzat jo zuten arren, azken urteetan gora egiten ari da berriro ere. Hizkuntzaren arrakastaren arrazoietako bat da Gwenno abeslariak eta Kornow King komediantea hizkuntza erabiltzearen aldeko apustua egin dutela. Horri esker, inguruko gazteek hizkuntza ikasteko interesa adierazi dute. Gainera, Memrise izeneko aplikazioan ere badago kornuibera ikasteko aukera.

Horrez gain, “Go Cornish” izeneko programa martxan jarri dute, eskoletan kornubiera irakasteko saio batzuk emateko. Programa oso arrakastatsua izaten ari da, eta Lehen Hezkuntzako hainbat eskolek dagoeneko izena eman dute.

Kornualleseko kontseiluaren arabera, 2.000 eta 5.000 biztanle artean dira oinarrizko kornubiera hitz egiteko gai.

Iturria: Language magazine

Yuchi hizkuntza-indigena

Yuchi hizkuntza-indigena biziberritzeko ekimena

Date de première publication: 22/05/2024

Yuchi izeneko herri indigenak ez du aitortzea federalik Amerikako Estatu Batuetan. Hizkuntza azken hamarkadetan desagertzen joan bada ere, Yuchi hizkuntzako murgiltze-eskola bat ireki dute. Orain haurrek yuchi hizkuntzan ikasteko, jolasteko eta harremanak egiteko aukera izango dute. Egun 20 ikasletik gora dauzka.

Irakurri erreportaje osoa hemen.

Iturria: Naiz.

“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

“Haurrak ‘isilak’ ziren, gaztelaniaz, ez guaranieraz, baina hizkuntza honek ez zuen balio”

Date de première publication: 20/03/2024

Carolina Gandulfok, Argentinako doktore eta guaraniera ikertzaileak, eskola batean alfabetzatzeari buruzko proiektu-pilotu bat gauzatzen ari zela bizitako esperientzia azaltzen du elkarrizketa honetan. 

Corrienteseko probintziako eskola batean lanean ari zirela, konturatu ziren ikasleetako askok guaraniera hitz egiten zutela haien artean irakasleek entzuten ez zituztenean. Egoera horretatik abiatuta, eskolako hizkuntza-politika aldatzen hasi zen gutxinaka.

Irakurri elkarrizketa osoa hemen.

Iturria: Argia.

Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientziak

Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientziak Bat Aldizkarian

Date de première publication: 08/02/2024

Bat Soziolinguistikaren 129. zenbakian hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientziak izan dituzte hizpide. Garabide elkartearekin lankidetzan sortutako artikuluetan, komunitate indigenek euren hizkuntzak biziberritzeko prozesuak landu dituzte.

Informazio gehiago hemen.

Bideo-animazioen aurkezpena

Bideo-animazioen aurkezpena

Date de première publication: 06/02/2024

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsek batera sortutako bideo-animazioen aurkezpen ofiziala Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean

Otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Naioarteko Egunean, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsek batera sortutako bideo-animazioen aurkezpen ofiziala egin genuen. Aurkezpen-ekitaldia 12:30ean izan zen, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian, Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiaren barruan.

Aurkeztu genuen produktua mundu zabaleko ipuin herrikoietan oinarritutako 5 animazioen sorta bat da, euskaraz eta katalanez, eta otsailaren 21etik aurrera Katedrako webgunean daude ikusgai.

Carmen Junyet hil da

Carmen Junyet hil da

Date de première publication: 05/09/2023

Atzo, irailaren 3an, Carme Junyent hizkuntzalaria zendu zen. Hizkuntza aniztasunaren eta katalanaren aldeko militante nekaezina izan zen. 

Munduko hizkuntzei eta hizkuntza aniztasunari buruzko ikerketan aritzeaz gain, Mehatxutako Hizkuntzen Ikerketarako Taldearen (GELA) zuzendaria izan zen eta Creu de Sant Jordi saria jaso zuen 2019an.

2017an UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (MHOUK)  Ohorezko Kide izendatu zuen Carme Junyent, izan ere asko da Katedra honek hizkuntza aniztasunaz eta orohar hizkuntza gutxituen arazo eta erronkak ezagutzeko egin duen lanagatik zor diona.

Te reo Maori hizkuntzari buruzko datu batzuk

Te reo Maori hizkuntzari buruzko datu batzuk

Date de première publication: 22/11/2021

Berri honetan azaltzen den moduan, maoriar gizartearen ia erdiak maorieraz hitz egiteko nolabaiteko gaitasuna du eta helduen artean, datuak ez hain onak izan arren, horien herena maoriera ulertzeko gai da.

Adinaren araberako datuak ere ematen dituzte esanez te reo maori hizkuntza gehien erabiltzen duten adintaldeak 15-22 urte bitartekoak eta 55 baino zaharragoak direla.

Maorierari buruzko informazio gehiago euskal Wikipediako esteka honetan.