Xarxa Vives

Xarxa Vives d'Universitats sarea 18. helburuarekin bat

Date de première publication: 17/12/2024

Xarxa Vives d'Universitats sareak bat egin du 18. helburuarekin. Sare hau katalaneko hiztunen kopuru handi bat biltzen dituen Kataluniako, Valentziako eta inguruko 22 unibertsitatek osatzen dute, esate baterako, Pompeu Fabrak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak edo Jauma I Unibertsitateak.

Berriki, 2030 Agendaren lanketan, hizkuntza eta kultur aniztasunerako 18. helburuarekin bat egin dute. Haien webgunean ikus dezakezue.

Anik Nandiren bisita Katedran

Anik Nandiren bisita Katedran

Date de première publication: 11/12/2024

Abenduaren 10ean Anik Nandi ikertzailea eta katedrakidea izan genuen Katedran. Bisita aprobetxatu genuen Indiako Woxsen Unibertsitatearekin dugun lankidetza hitzarmena sinatzeko.

Arratsaldean Indiako hizkuntza politikei buruzko hitzaldia eskaini zien Arabako Campuseko Irakasleen Prestakuntza Masterreko ikasleei.

Sinatutako hitzarmenaren bidez baterako proiketuak eta egonaldiak egiteko bidea ireki nahi dugu. Zehazki, Woxen Unibertsitateko Centre for Languages & Multicultural Communication zentroarekin egingo dugu lan hizkuntza-aniztasunaren, hizkuntza-politiken eta hezkuntza eleaniztunaren arloan interes komuneko programak, proiektuak eta/edo jarduerak elkarrekin egiteko. Anik Nandi zentro horretako zuzendaria da egun, eta aldez aurretik ikertzailea izan zen EHUko Elebilab taldean doktorego osteko beka bati esker.

Nandik 2008-2010 bitartean Galizian egin zituen hizkuntzalaritzako graduondoko ikasketak, Santiago de Compostelako Unibertsitatean. 2017an doktore-tesia defendatu zuen Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean Soziolinguistikaren arloan. Anik espezialista da hizkuntza politiken, hizkuntza gutxituen Indiako soziolinguistikaren eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren arloetan.

Ane Ortega Txileko kongresuan

“Seminario Internacional sobre Experiencias en Revitalización de Lenguas Indígenas” mintegia

Date de première publication: 27/11/2024

Latinoamerika eta Karibeko UNESCO Bulegoak “Seminario Internacional sobre Experiencias en Revitalización de Lenguas Indígenas” (Hizkuntza Indigenak Biziberritzeko Esperientziei buruzko Nazioarteko Mintegia) antolatu zuen azaroaren 21ean Txileko Santiagon. 

Ekitaldian hizkuntza-murgiltzearen bidez hizkuntzak eskuratzeko eta indartzeko esperientziak landu ziren, baita hizkuntzak biziberritzeko erronka politika eta instituzionalak ere. Parte-hartzaileen artean Ane Ortega katedrakidea egon zen, euskara biziberritzeko esperientziari buruz hitz egiteko.

Mintegi osoaren grabazioa YouTubeko esteka honetan ikus dezakezue.

Bat Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki berria

Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 131. zenbakia

Date de première publication: 01/10/2024

BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 131. zenbakia atera da. Azken alearen gaia "kontzientzia soziolinguistikoa hezkuntzan" da. 

2024ko uztailean "Hezkuntza soziolinguistikoa: esperientzien partekatzea eta aurrera begirakoa" UEUko ikastaroa egin zen Eibarren. Kongresu horretatik abiatuta atera zen Bat Aldizkariaren azken alea egiteko gaia. Besteak beste, Ane Ortega katedrakideak parte hartu zuen, eta berea da hain zuzen ere 131. alearen hitzaurrea.

Kultura Garapen Jasangarriko ekimenetan

Kultura Garapen Jasangarriko ekimenetan

Date de première publication: 24/09/2024

REDS (Red Española de Desarrollo Sostenible) sareak deialdi bat atera zuen Kultura eta Garapen Jasangarriko Helburuak lotzen zituen proiektu inspiratzaileen berri izateko.

Aurkeztutako proiektuen artean, 10 aukeratu dituzte txosten batean argitaratzeko. Gainerakoak gordailu batean jaso dituzte, eta, besteak beste, Katedrak proposatuta, Hizkuntza eta Kultura Aniztasunerako 18. helburuari buruzko informazioa gehitu dute. Esteka honetan ikus ditzakezue ekimen guztiak.

Bideo-animazioen aurkezpena

Bideo-animazioen aurkezpena

Date de première publication: 06/02/2024

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsek batera sortutako bideo-animazioen aurkezpen ofiziala Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean

Otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzaren Naioarteko Egunean, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsek batera sortutako bideo-animazioen aurkezpen ofiziala egin genuen. Aurkezpen-ekitaldia 12:30ean izan zen, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian, Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldiaren barruan.

Aurkeztu genuen produktua mundu zabaleko ipuin herrikoietan oinarritutako 5 animazioen sorta bat da, euskaraz eta katalanez, eta otsailaren 21etik aurrera Katedrako webgunean daude ikusgai.