Animazioak

Animazioak hizkuntza gutxituetan Una mà de contes programarako

Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals eta UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak lankidetzan sortutako animazio sorta bat. Mundu zabaleko komunitateetako ipuin herrikoietan oinarritzen diren bost bideo dira, euskaraz eta katalanez egongo direnak ikusgai. Ipuin horiek Kataluniako TV3ko Una mà de contes programarako ekoiztu dira modu profesionalean.

Aukeratutako bost ipuinek ahozko tradizioetan dute jatorria: Euskal Herria, Hego Amerika, Erdialdeko Amerika, Ipar Amerika eta Australiako komunitate indigenak. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako taldeak ipuinak berrinterpretatu ditu. Egokitzapena, bestetik, Mireia Vidalek egin du, haur-literaturako idazleak eta Serra de Oro sariaren irabazleak. Gustavo Rosemffedek (Gusti) hartu du ilustrazioak egiteko ardura, Bologna Children's Book Fair  sariaren irabazleak eta EINA eskolako ilustrazio-irakasleak. Manuel Barrios Lucena eta Isidre Rosich Borges izan dira hurrenez hurren zuzendaria eta ekoizlea.

Animazioak 2024ko Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean argitaratu ziren. Ikus informazio gehiago hemen.

Eguzkilorea

Euskal mitologiako gai bat dakarkigu animazioak, harriek eta goroldioak hitz egiten zutenekoa. Gizakiak nola gauaren iluntasunak eragindako beldur eta ezinegonari aurre egin dion kontatzen da, Ama Lurrak egindako opariei esker. Munduaren hasiera hartan ilargia eta eguzkia bera ere ez ziren nahikoak izan gizakien beldurrak gainditzeko eta egun Euskal Herriko mendi zabaletan aurkitzen den Eguzkilorea  izeneko lorea eman zien Ama Lurrak opari; haren boterearekin euskaldunek euren etxeetako ateetan jarri eta babesa lortu zuten.

Ikusi hemen euskaraz eta katalanez!

 

Ametsen mundua

Animazio honek mundua osatzen dugun izaki guztiok mundua elkarrekin amestu genueneko garaia dakarkigu. Izaki bakoitzak bere berezitasunen arabera amestu zuen mundua hasiera hartan, arrainak, dortokak, kanguruak… eta horregatik da hain aberatsa mundua! Gizakia ametsen kate hartan korapilatua geratu ote da? Izaki guztiok mundua elkarrekin amesten jarraitzeko gogoeta sendo eta ederra eskaintzen du kontakizun honek.

Ikusi hemen euskaraz eta katalanez!

 

Nahuel eta jaguarra

Gizakia galdu izan da tarteka-marteka basoetan, basamortuetan, mendietan… eta egun agian hirietan ere bai! Ikara sentitzen dugu. Baina naturarekin bat egiten dugunean, aurkitu dezakegu norbere bidea, eta etxera bueltarako bidea ere bai. Gizakiok animaliekin hitz egin eta animalien laguntza onartzen genueneko garaia dakarkigu kontakizun honek, jaguarren beldur ez ginenekoak. Jaguarrak ginenekoak.

Ikusi hemen euskaraz eta katalanez!

 

Haur-izokina

Haurrek mundua arakatu gura dute, eta itsasoan barneratu ere bai. Itsasoan galdu eta bidaiatu duten pertsona, objektu eta ametsei buruz diharduen kontakizun askotarikoak ditugu munduan zeharreko hizkuntzetan. Kontakizun honek paisaia eta izotza infinitua dirudien lekutan ere naturarekin neurriz jokatu beharraz dihardu. Norberak egin beharreko ikaskuntza hori bidai luze baten gisa aurkezten zaigu, itsasoan bizi diren animalia guztien eskuzabaltasunarekin haien familia bihurtzeraino eramango duena protagonista.

Ikusi hemen euskaraz eta katalanez!

 

Bizitzaren zuhaitza

Gizakiak ikasi du inguruko landaredia zaintzen…eta baliatzen ere bai! Landaredia aztertu eta miatzetik lortu ditu sendagaiak gizakiak, naturarekin batera, orekan. Ordea, zer gertatzen da zeken eta berekoi jokatzen duenean? Beharrik gabe naturaren fruituak erabili eta zapaltzearen ondorioz sendagarri zaizkion naturaren baliabideak falta direnean? Bada zer ikasia ipuin honetan, natura, gure osasuna baita, eta kontrakoa.

Ikusi hemen euskaraz eta katalanez!

 

Animazioak beste hizkuntza gutxitu batzuetan

Katedrak, ohi bezala, hizkuntza gutxituak jomugan izanik, beste erronka bat jarri du mahai gainean TV3ren lankidetzari esker: forroarekin egindakoari  jarraiki, ipuin berriok munduko beste hizkuntza gutxituetan ere jartzea. 2023ko uztailean HIGAk (Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa) eskaini zigun egitasmoa abian jartzeko foro egokia. Bertan parte hartu zuten hiztun gazteei esker lortu ziren behean dituzuen Eguzkilore ipuinaren bikoizketak.

HIZKUNTZA ESTEKA
Frankoproventzera

Ikusgai

Ladino

Ikusgai

Nahuat

Ikusgai

Saami

Ikusgai

Tyap Ikusgai

Animazioa forroz

Animazioa forroz

Maria Montroy Katedrako Margarita Salas bekadunari esker, katedra Santo Tome eta Prinzipen izan da Bierzo Sur Gobernuz Kanpoko Erakundearekin. Tailerrak egin dira forro hizkuntzaren erabileraren bidez komunitateko nagusiak eta gazteak elkarrengana hurbiltzeko eta forroa (galtzear dagoen bertako kriollo bat) balioan jartzeko. Nagusiek batez ere forro erabiltzen dute; gazteek, ordea, portugesa, eta horrek eragiten du elkarren arteko urrunketa. Bi tailer antolatu dira: batetik, forroera sustatzeko tailerrak eta, bestetik, animazioaren bikoizketa forroeraz.

Animazioaren esteka: https://www.ccma.cat/tv3/sx3/el-sol-i-la-lluna-21-llengua-forro/video/6179064/