inf_17+1 GIH bidea egiten

17+1 GJH bidea egiten. Erakusketa

17+1 HELBURU MUNDUA ERALDATZEKO (2030 Agendaren erakusketa)

Erakusketa hau EASO Politeknikoarekin elkarlanean eratu zen eta ikasleen ekarpena izan zen 18.GIHaren panelaren irudia.

UN Etxeak Agendaren 17 helburuak panel bitartez grafikoki ilustratzen zituen erakusketa abiatu zuela aprobetxatuta, EASO Ikastetxe Politeknikora eramatea erabaki zen eta kultura eta hizkuntza aniztasunaren gabezia kritikatzeko panela gehitu zen. 18GJHren panela egiteko, lehiaketa bat bultzatu zen Usandizaga institutuko Arte Batxilergoko ikasleen artean. Hasiera batean logoa 17+1 modura proposatu zen arren, gerora 18. modura jartzea erabaki zen.

Helburu berriaren aurkezpena 2018ko urtarrilaren 18an egin zuten Eason, eta bertan aukeratu zen 18. panelean agertuko zen irudia. Maia Etxebarriak sortutako panela izan zen irabazlea, eta 18. helburuaren ikurra edo ikonoa ere  asmatu behar izan zen eta Karina Senatorek artista arduratu zen lan horretaz.

Ikus ezazu gure bideoa:

 

Garapen Jasangarrirako 18. Helburuari buruzko informazio guztia atal honetan aurkituko duzu.

 

Non izan da erakusketa?

- Leioa, Ondiztorrea. 2018ko azaroaren 5etik 16ra

- Berriz, Kultur Etxea. 2018ko abenduaren 3tik 20ra

- Leioako Campusa. 2021eko uztaila.

- Gasteiz, Villa Suso jauregia. 2022ko ekainaren 17tik 22ra.

- Donostiako Campusa, Carlos Santamaria liburutegia. 2022ko azaroaren 8tik abenduaren 10era.

- Getxo, Gobela kiroldegia. 2022ko abendua.

 

Erakusketa nonbait jarri nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus