Elkarte kolaboratzaileak
Beste erakunde batzuekiko harremana eta lankidetza ere ezinbestekoa da proiektuak eta egitasmoak aurrera eramateko. Aipatzekoak dira hurrengo hauek:
UNESCO Etxea
1991an sortu zen, eta gure Katedrari babes instituzionala ematen dio sortu zenetik (2007). UNESCO Etxearen asmoa UNESCO erakundearen printzipioak, programak eta jarduera-ildoak euskal esparruan zabaltzea da. Egun 132 bazkide ditu, erakundearen gizarte-oinarria osatzen dutenak.
ELEBILAB ikerketa-taldea
ELEBILABen hizkuntza eta eskolako zein familiako eleaniztasuna aztertzen dute ikuspegi ezberdinetatik (soziala eta psikologikoa, umeak eta helduak, diskurtsoa eta gramatika).
Testuinguru ezberdinetan eta subjektu eleanitzen hizkuntzen jabekuntzaren eta garapenaren une ezberdinetan bildutako ahozko zein idatzizko ekoizpenak aztertzen dituzte.
Soziolinguistika Klusterra
Soziolinguistika Klusterraren xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko. Hori lortzeko lanean diharduten eragileen soziolinguistika alorreko gaitasunak baliatu eta areagotzea du helburu.
Garabide Elkartea
Garabide Elkartea, gobernuz kanpoko erakundea 2013tik daramagu kolaborazioan Garabiderekin hizkuntza kooperazio proiektutan. Cauca, Kolonbiako hizkuntza kooperazio proiektuarekin jarraitzen dugu gaur egun haiekin batera.
Woxsen Unibertsitatea
2024ko maiatzean lakindetza-hitzarman sinatu genuen Indiako Woxsen Universityrekin (Telangana). Unibertsitate horretan "Chair of Language Policy Studies" Katedra dago kokatuta.
Lankidetzarako hitzarmen honek bide berriak irekitzen dizkigu proiektuak batera egiteko, esate baterako, egonaldiak egitea Indian, eta Indiako ikertzaileak ere UPV/EHUra etortzea.
UPV/EHUko UNESCO Katedrak
UPV/EHUko UNESCO Katedrak:
- Komunikazioaren eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedra
- Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruz UNESCO Katedra
- Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedra
- Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedra
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS)
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS), bere izenak dioen bezala, bere baitan biltzen dituena Euskal Herrian dauden UNESCO izendapena daramaten askotariko erakundeak (ikastetxeak, fundacioak, katedrak...)
Asociación Africanista Manuel Iradier
Asociación Africanista Manuel Iradier, gobernuz kanpoko erakundea. 2014 urtean sinatu zen kolaborazio hitzarmena.
Euskal Gorrak
Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa), EAEko Gor helduen Elkarte guztien koordinatzaile eta ordezkari moduan jokatzen du eta euskal lurralde osoan pertsona gorrek oinarrizko zerbitzuak jaso ditzaten bermatzera bidean lan egiten du. 2020an sinatu da kolaborazio hitzarmena.
Ayuda en Acción
Ayuda en Acción, gobernuz kanpoko erakundea: Erakunde honekiko harremanak 2018an hasi ziren Mexikoko tseltal komunitateak haiekin harremanetan jarri zirenean tseltal hizkuntza biziberritzeko.
Oihaneder Euskararen Etxea
Oihaneder Euskararen Etxea – Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoa euskarazko aisialdiari eta kulturgintzari lotutako proiektua da.
Euskaltzaleen eta kulturzaleen gune izan nahi du, euskararentzako arnasgune berri bat.
Cooperación Bierzo Sur
Cooperación Bierzo Sur, gobernuz kanpoko erakundea: 2022an hasi gara haiekin kolaborazioan, Santo Tomé eta Principeko forro hizkuntzaren biziberritzean lankidetza bideratzeko.
Horretaz gain Katedrak harreman estua du Genevako Unibertsitateko hizkuntzen didaktikako adituekin eta Gales, Irlanda eta Frantziako hainbat aditurekin, hezkuntza eleaniztunaren eta hizkuntza gutxituen inguruan dihardutenak.