Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguneko jarduerak

AHNE 2025

2025eko Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Otsailaren 21ean UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedratik Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen Arabako Campuseko pabilioian. Jardunaldia irekia izan zen hizkuntzaren, kulturaren eta migrazioaren inguruan gogoeta egin nahi izan zuten pertsona guztientzat.

‘Hizkuntzen arteko joan-etorria’ izenburupean, Arabako Campusak eta Vital Fundazioak diruz lagundutako ekimenak jatorri atzerritarreko pertsonak bildu ditu. Euren ama-hizkuntzarekin eta euskararekin duten harremanari buruz hitz egin dute, eta euskal gizartean integratzeko prozesuaz eta ingurune eleaniztun batean bizitzeaz mintzatu dira.

Parte-hartzaileen familiako hizkuntzen artean honako hauek daude: gaztelania, lingala (Kongoko Errepublikan, Angolan eta Erdialdeko Afrikako Errepublikan hitz egiten den hizkuntza), Marokoko arabiera, katalana eta friuliera (Italian, Friuli-Venezia Giulia eskualdean, hitz egiten dena). Hizlari guztiek dute nolabaiteko harremana euskararekin: batzuek txikitan ikasi dute, beste batzuek helduaroan, eta batzuk orain ari dira ikasten.

Jarduera honekin, UPV/EHUk Katedrak hizkuntza- eta kultura-komunitate ezberdinen arteko elkar ulertzea sustatu nahi du, aniztasuna errespetatuz eta bizikidetza bultzatuz.  Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna UNESCOk bultzatu zuen 1999an, hizkuntza-aniztasuna eta hezkuntza eleanitza sustatzeko, eta Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadarekin bat egiten du.

Grabazioak

2025eko Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguneko solasaldira jatorri askotariko 9 lagun gonbidatu genituen. Solasaldiaren aurreko asteetan, grabazio batzuk egin zituzten euren ama hizkuntzekin eta gerora ikasitako beste hizkuntza batzuekin, eta, bereziki, euskararekin, duten harremanari buruz hausnartzeko. 

YouTubeko esteka honetan aurkituko dituzu grabazioen laburpena.

Bestetik, hauek dira hizlari bakoitzaren banakako grabazioak:

Ada Bier (friulera) Ikusi hemen
Widad eta Wissal Bouzaidi (dariya) Ikusi hemen
Elena Castroviejo (katalana) Ikusi hemen
Nzuzi Dole (lingala) Ikusi hemen
Lamia Filali-Mouncef (euskara, dariya) Ikusi hemen
Ruba Hassan (Siriako arabiera) Ikusi hemen
Carlos Picó (katalana) Ikusi hemen
Hafsa Tahir (Aljeriako arabiera) Ikusi hemen