Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2021

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2021

Ba al dakizu nongo hizkuntza da konkowera? Eta zein den hizkuntza aniztasun handiena duen estatua? 

Aurten ezingo dugu Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna aurrez aurre ospatu, baina Egunean Behin jolaseko 6. denboraldian gure galderei erantzuteko aukera izango duzu.

Animatu eta jokatu, ea prestatu ditugun galderei zuzen erantzuten diezuen!

Gainera, 100 euroko bonoa eskuratu ahalko duzue EHUDENDA-ko produktuak erosteko (bat irabazlearentzat eta beste bat zozketa bidez).