Basoa sutan
Basoa sutan edo Kolibriaren ipuina: ipuin herrikoiaren egokitzapenaren animazio digitala da. Brasilgo amazoniako Hatxa Kuī hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin.
Bideoaren laburpena
Basoa sutan
Diotenez, basoa sutan desegiten ari zen, eta animalia guztiak ere sutan galtzeko arriskuan zeuden, baina ez zuten deus egiten, hondamendiari begira zeuden.
Kolibri txikiak, oso kezkaturik, eta sugarrei aurre eginez, errekara joan eta bere moko txikiarekin ur pixka bat hartu eta sutara botatzen zuen.
Jaguarrak hau ikustean galdetu zion ea zertan zebilen. Honek arnasa hartu eta erantzun zion sua itzali nahian zebilela. Jaguarrak esan zion ez zuela lortuko.
Eta kolibriak azaldu zion bere partea egiten ari zela, eta denek berdin egingo balute, bakoitzak berea, sua itzaltzea lortuko zutela.
Jatorrizko kultura bakoitzak aurre egiten dio suari bere hizkuntza, bere identitatearen oinarria, desagertu ez dadin.
Esaten den hiz bakoitza kolibriaren ur tanta bat da, eta esperantza ematen digu gure ama lurra desegiten ari den suteari aurre egiteko.
Herri indigenak elkartu gara, partekatu dugu, ehundu dugu, bakoitzak bere partea egiten!