Zinema-maratoia Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Otsailaren 21a Ama Hizkuntzen Nazioarteko Eguna da. Hiztun askorentzat ama-hizkuntza hizkuntza indigena edo minorizatua da, eskolan edo familiatik kanpo nekez agertzen den hizkuntza. Sarritan, ez dira falta hizkuntza horien hiztunei buruzko aurreiritziak, eta, kasu askotan, gainera, hizkuntza biziberritzeari ekitea ia ameskeria da. Hala eta guztiz ere, ondare horren onuradun izateak hiztunentzat duen esanahiari eta balioari esker, hizkuntza indigenen eta minorizatuen hiztunen ama-hizkuntzari buruzko hausnarketa partekatzeko aukera dugu. Horren erakusgarri dira munduan zehar dauden egoera eta esperientzietara hurbiltzen gaituzten hainbat film eta dokumental.
Zinema maratoi honetan Ameriketako eta Europako hizkuntza gutxitu duten zenbait komunitatetako bideoak ikusi ahal izan ditugu.
1) Voices on the rise: Indigenous Language Revitalization in Alberta (Kanada)
Lehenengo dokumentala Kanadan kokatuta dago, Albertan, eta bertan Eli Hirtlen esperientzia ageri da. Hiri inguruko indigenatzat du bere burua, eta, komunitatetik urruti bizi diren beste hainbat indigena bezala, Elik ez zuen jaso bere familiako jatorrizko hizkuntza, “cree” [kri] hizkuntza. [Kri] hizkuntza da Kanadan hiztun gehien dituen hizkuntza indigena. Helduaroan ama-hizkuntza hori ikasteari ekin dio eta dokumentalean komunitatearekiko konexio hori berreskuratzeko bere bidaia ikusi ahal izan dugu.
Hemen ikusgai: https://voicesontherise.ca/
2) Video diary of sami Liselotte Wajstedt (Sweden)
Bigarren muestra bost minutu inguruko hiru bideo izan dira. Suediara bidaiatu ahal izan dugu, Estokolmora. Bertan Liselotte Wajstedt sami emakumea bere komunitateko jatorrizko hizkuntza nola ikasten ari den ikusi ahal izan dugu. Liselotte sami hizkuntzan bere inguruko elementuak izendatzen ikusi dugu, post-it-etan hitz solteak idatziz eta inguruan itsatsiz. Metroan ikusi dugu, kafetegian, bere etxean, basoan…
Sami edo laponiar hizkuntzak Suediatik Errusiaraino doan zonalde batean hitz egiten dira, Suedian, Norvegian, Finlandian eta Errusiako iparraldean, beraz.
Hemen ikusgai: https://www.liselottewajstedt.com/a-video-diary/
3) La parole assassinée - Ar Gomz Drouklazhet
Hirugarren dokumentala Bretainian kokatuta dago, Frantziar Estatuan. Hiru belaunalditako hiztunek haien ama-hizkuntzarekiko hausnarketa partekatu digute. Dokumentala Alyson Cleretek zuzendu zuen.
Ikusi hemen: https://www.bretagne-et-diversite.net/fr/films/la-parole-assassinee/
4) MNECH DIZDEA (Mexico). Documentary on the revitalization of the Zapoteco Dizdea language
Laugarren proiekzioak Mexikora garamatza, dizdea hizkuntza zapotekoaren biziberritze ahaleginak kontatu dituzte.
Ikusi hemen: https://www.youtube.com/watch?v=2G7K4IGNQsg
5) Batzuk. Euskararen lau aurpegi
Azken dokumentala 2017ko KORRIKArako egin zuten AEK-K eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak. Bertan euskaldun profil ezberdinak ikus daitezke, azken urteotako biziberritze ahaleginen fruitu direnak hein handi batean.
Hemen ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=vfkL2DCZzuw