Helburuak eta Aurrekariak
UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ikerketa, formazioa, informazioa eta dokumentazio-lanak garatzeko helburua du Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoera hobeto ezagutu daitezen.
Katedraren helburuak
- Hizkuntza Ondarearen inguruan irakaskuntza eta hezkuntza sustatzea eta eskaintzea (ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak).
- Hizkuntza eta kultura Ondareari buruzko ikerketak egitea eta sustatzea.
- Munduko Hizkuntza Ondareari buruzko ezagutza Euskal Herrian zabaltzea eta ondare hori gordetzeko beharraz gizartea sentsibilizatzea.
- Euskal Herriko Hizkuntza eta Kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak bultzatu aldera ikerketak eta formazio ekimenak bultzatu.
- Hizkuntza Ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatu eta indartzea eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
- Hizkuntza-aniztasunaren balioaz herritarrak sentsibilizatzeko eta arduratzeko kanpainak burutu, baliabideak eraiki eta zeregin horietan aritzen diren beste erakundeekin elkarlana sustatu.