Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen
Infomazio orokorra
Erakusketa honek euskal herritarrei bi kontu jakinaraztea du helburutzat. Batetik, kooperazio linguistikoa nola ulertzen dugun adieraztea, zein balio, zein garrantzi eta zein aukera dituen. Bestetik, isilarazitako herri indigenetara hurbiltzea, haien sentipenak eta sentiberatasunak ezagutu ditzagun. Halaber, bioaniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren arteko harremana ere badu gogoeta-gai.
Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza indigena batean eta mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.
Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen kontakizunok. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean kokatuta daudenak, baina hiztunen lan eta gogoari esker biziberritzeko ahaleginetan ari direnak.
Irudi eta kontakizunez gain, fitxa tekniko labur baten bidez, ikusgai dagoen hizkuntza bakoitzaren egoerari buruzko informazioa eskaintzen da panel bakoitzean, eta gainera, QR kode baten bitartez, kontakizun horiek jatorrizko hizkuntzan entzuteko aukera eskaintzen da.
Halaber, pantaila batean Beltzean Mintzo dokumentalaren zati bat eta hizkuntza-lankidetzarekin lotutako irudi sorta bat ikusteko aukera eskaintzen da.
Erakusketa hau Garabide Elkartearen (Hizkuntza-lankidetzan ari den Gobernuz Kanpoko Erakundea) eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren arteko lankidetzaren emaitza da.
Non izan da erakusketa?
-
Elorrioko Iturri Kulturetxea
-
Urdaibaiko Ekoetxen
-
Aretxabalerako Arkupe Kulturetxean
-
Museoen eguna
Maiatzaren 18tik ekainaren 1era, Museoen Egunaren harira. Informazio gehiago hemen.
- Carlos Santamaria liburutegia
Gipuzkoako Campusak antolatutako Euskararen Astean zehar, erakusketaren bisita gidatua egin genuen azaroaren 27an. Erakusketa abenduaren 29ra arte ikusi ahal izan zen. Informazio gehiago hemen.