Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna 2020
Otsailaren 21ean Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Aurten UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedratik Arratiako Bigarren Hezkuntzako Institutura hurbildu nahi izan gara hango ikasleekin batera izateko gogoan egun hau.
Arratiako Bigarren Hizkuntzako Institutuan, beste eskola askotan bezala, hizkuntza aniztasun handia dugu, horregatik, ariketa bat proposatu diegu ikasleei:
Panpin baten marrazkia eman diegu eta ezagutzen dituzten hizkuntzak kolore ezberdinekin panpin horren barruan kokatzeko eskatu diegu.
Badakizue zenbat kolore erabili dituzten? Eta non kokatu duten ama hizkuntza?
Ikusi nahi duzue emaitza?
YouTubeko esteka: https://www.youtube.com/watch?v=A0YDhK7Q1DM