Sare sozialak - X

X

X mikromezularitzako edo microbloggingeko plataforma bat da, eta aukera ematen du testu mezu motzak bidaltzeko (140 karaktere arte) eta beste erabiltzaile batzuekin hitz egiteko, web nabigatzaileen bidez edota mahaigaineko bezeroen bidez eta telefonia mugikorraren bidez.

Letren Fakultateko X-ko irudia

Elkarrizketak Interneten argitaratzen dira (baina babestu daitezke, erabiltzailearen jarraitzaileek soilik ikus ditzaten), eta sareak sortzen dira interesatzen zaizkigun erabiltzaileei jarraituz.

2014ko urtarrilean X-ek 560 milioi erabiltzaile aktibo zituen, eta sare honetan 5.700 txio baino gehiago argitaratzen dira segundoko.

Tresna egokia da zerbitzu berriak jakinarazteko, erreferentzietarako, era askotako informazioetarako (agendakoak, zerbitzuak, argitalpen berriak, etab.) eta ekitaldien berri emateko. Baina unibertsitateko komunitatearekin eta, oro har, gizartearekin hitz egiteko, lankidetzan aritzeko eta elkarrekintzan aritzeko tresna ere bada.