Interneten argazkiak eta bideoak argitaratzeko gizarte sare bat da Pinterest; aukera ematen du eduki albumak sortzeko, eta lehendik dauden beste zerbitzu batzuen (UPV/EHUren irudi bankua edo EHUtb, adibidez) osagarri da.

Pinterest-en, sail edo ikastegi bakoitzeko argazki eta bideo instituzionalak eta ekitaldi, prentsaurreko, aurkezpen, paisaia, spot eta bestelakoen argazki eta bideoak argitara daitezke, album desberdinetan banatuta, gaiaren arabera.