Irudia - Argazkigintza eta ilustrazioa

Irudia

Argazkigintza eta ilustrazioa

Bi argazki

Argazkia da, testuarekin batera, kontakizun nagusiaren elementua, UPV/EHU sistema grafikoan.

Gure publikoarekin bat egiteko, komunikazioek helarazi nahi duten mezua behar bezala adierazi eta markaren balioei sendotasuna eman behar die. Nortasuna, Bultzada, Konpromisoa, Bizitasuna eta Harrotasuna. Helburua da agerian uztea Unibertsitatea etorkizuneko gizartearen eragile dela eta modu aktiboan lan egiten duela gizarte horren alde. UPV/EHUren sistemak bi motatako irudiak erabiltzen ditu.

1/Unibertsitateko kideak, jardunean

Unibertsitateko kideak agertzen dira lanean. Era honetako argazkietan, protagonistek jarrera aktiboa izan behar dute; beren jardunean kontzentratua egon behar dute, ez argazkirako propio paratuta.

2/Kontzeptu-argazkia

Ikerketak eta ikaskuntzak sentipenak transmititu behar dituzte. Horretarako, irudi iradokitzaileak aukeratuko ditugu, laukiratze harrigarrikoak eta, betiere, helarazi nahi den mezuari lotuak.

Irudia - Unibertsitateko kideak

1/ Unibertsitateko kideak, jardunean

Unibertsitateko ikasleen argazkiak (praktika onen 2 argazki eta praktika txarren 2 argazki)

Orain arte, pertsonen argazkiak erakutsi izan ditugu gure komunikazioetan. Markaren adierazpen berriarekin, ordea, gure hurbiltasuna, izaera eraikitzailea eta aktiboa nabarmendu nahi dugu.

Irudien bidez, adierazi nahi dugu gure ikasleek zerbitzu bikaina jasotzen dutela, ingurune erreal, garbi, txukun, argitsu batean.

Gizartearen zerbitzura diharduen erakunde bat gara, eta irudimenez eta irudi dinamikoen bidez ezagutarazi behar dugu gure eskaintza, erantzuna, emozioa edo ekiteko bultzada eragiteko.

Markaren ezaugarriak ilustratzeko, Unibertsitatearen jarduna, jarrera, energia eta bultzada islatzen duten irudiak erabiliko ditugu.

Argazkiek estilo naturala izan behar dute, eguneroko bizitzaren erakusgarria, argazkikazetaritzaren ildotik.

Irudia - Kontzeptu-argazkia

2/ Kontzeptu-argazkia

Kontzeptu-argazkiak (jardunbide egokien 2 argazki eta praktika txarren 2 argazki)

Unibertsitatearen tresnak eta baliabideak lau haizetara zabaldu nahi ditugu; horregatik, ongi baino hobeto zainduko ditugu haiei loturiko argazkiak, mezu sendo eta profesionala eman dezaten. Unibertsitatearen edukien, objektuen eta ingurunearen ikuspegi erakargarria erakusten duten irudiak erabili behar ditugu.

Argazkia estatikoa izanik ere, adierazpen molde ezohiko edo berritzailea aurkitzen saiatu behar dugu. Irudi harrigarriak aukeratu, dela laukiratzeagatik, dela edukiagatik, dela koloreagatik…

Irudia - Ilustrazioa

Ilustrazioa

Hiru ilustrazio

UPV/EHUren hizkuntza grafikoak orotariko ilustrazioak erabiltzeko bidea ematen du, sortu nahi den piezaren ezaugarrien arabera.

Olio-pinturak, piktogramak, ur-margoak, esku-hutsez egindako marrazkiak… sistema honek ez du mugarik, ez erabili beharreko teknikari ez hari atxikitako sorta kromatikoari dagokienez.

Irudia - Aplikatzeko arauak

Aplikatzeko arauak

  • 1. Siempre que sea posible, utiliza fotografías en las que se vea el entorno durante la acción. No use imágenes silueteadas o con fondos blancos.
  • 2. Las imágenes van siempre a sangre ocupando toda la página y utilizan una sola imagen por layout (exceptuando los interiores de las publicaciones).
  • 3. Tener en cuenta la composición para que las Cajas Espacio no perforen la imagen por el lugar inadecuado. Por ejemplo, tapando la mano que demuestre la acción principal.
  • 4. Atender a la distribución de los elementos dentro de la composición y la relación entre la marca, Cajas Espacio e imagen de fondo.
  • 5. Gure adierazpen-estilo berrian, pertsonaiak ez daude argazkirako berariaz paratua, beren jardueran kontzentratuta baizik.
  • 6. Eskuaren keinuak berebiziko garrantzia du konposizioan. Ekintzari eta jarrerari buruzko informazioa ematen du.
  • 7. Eszenaren barrutik begiratzen zaio ekintzari, ez kanpotik. Behatzailea ekintzaren parte sentiarazten saiatzen gara.
  • 8. Erabili kalitatezko ilustrazioak, argazkia erabiltzea praktikoa edo egokia ez denean (gidaliburu teknikoak, jarraibide konplexuak, datu teknikoak, etab.).