Sare sozialak - Eskaera

Eskaera

  • 01. Eskaera egin nahi duena UPV/EHUko Komunikazio Bulegoarekin harremanetan jarriko da, ekimenaren berri emateko eta bere helburuak eta hautatutako gizarte sareak zehazteko. Halaber, eskaera formulario labur bat (I. eranskina) bete eta bidaliko du.

  • 02. Komunikazio Bulegoak ekimena aztertu eta onartutakoan, alta ematen zaie hautatutako tresnei.

  • 03. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa arduratuko da gizarte sarea UPV/EHUren gizarte sareetako erabileren eta estiloaren gidaren arabera konfiguratzeaz (atzeko planoak, avatarrak, nomenklaturak, etab.) eta eskatzaileari gizarte sareak kudeatzeko tresnak eskaintzeaz.