Sare sozialak - Tumblr

Tumblr

Tumblr microblogging plataforma bat da; erabiltzaileei aukera ematen die estekak, testuak, bideoak, argazkiak, aipamenak, elkarrizketak eta audioak modu egituratuan argitaratzeko. Horien guztien arteko lotura komun bakarra, batzuetan, egilea izaten da.

UPV/EHUren Tumblr-eko irudia

Edukien jarioa bat-batekoa da, eta gaiak askotarikoak dira. Egunero webean aurkitzen denaren gordailu modukoa da.

Erabiltzaileek erregistratuta dauden beste pertsona batzuk jarraitu (follow egin) eta haiek argitaratzen dituzten sarrerak ikus ditzakete eurenekin batera.

Zerbitzuak erabiltzeko eta pertsonalizatzeko erraztasuna nabarmentzen du; tresnak berak eskaintzen dituen txantiloietako bat aukera daiteke, edo berezi bat konfigura daiteke.

Alde horretatik, Tumblr gizarte sare gero eta garrantzitsuagoa da; blogak sortzeko plataforma nagusia, Wordpress, gainditu du sortutako Tumblr kopuruak.