Eraikuntza sareta
Gure sistema grafikoa definitzeko oinarria sareta bat da, zeinaren baitan eraikitzen baitira informazioaren arkitektura egituratuko duten espazioak.
Ezaugarri nagusia da logotipoen eta segurtasunertzen espaziokutxei dagokienez izan ezik, erabateko askatasuna dagoela espaziokutxa horiek nahierara sortzeko
Nabarmendu nahi den informazioa bakartzea da helburua, hondotik aske gelditzeko eta aise bereizteko moduan eratutako kode bisual batean ordenatuta. Horrela, joko bisual eta kontzeptualak sortzen dira, eta informazioa hondoarekin batera agertzen da, baina ez harekin nahasian, bataren eta bestearen espazioak eta kontzeptua errespetatuz eta estilo propio, xume, eskalagarri eta bereizgarria sortuz.
Oinarritik eratzen dugun espazioak forma bizi eta dinamikoak hartzen ditu, bere baitan hartuko duen elementu edo testuaren arabera.
Informaziorako espazioak marrazteko oinarria sareta izango da, eta erabateko askatasunez diseinatuko ditugu.
Horrela, forma jakin batzuk eraikitzen dira, hitzak balioa har dezan behar diren hutsuneak sor ditzaten. Forma horiek mezua bere baitan hartzen eta nabarmentzen dute (logotipoak, izenburuak, nabarmenduak, testuak, etab.), eta hondotik bakartzen dute, komunikatzeko, artifizio orotatik libre.
Sistemak lagunduko digu, halaber, logotipoa babesten eta beti toki bereanm ezartzen, ezaugarri jakin batzuk betetzen dituela betiere (kolorea, neurria, etab.).