Kolorea
Gure sistemaren kolore-paletak aukera guztiak biltzen ditu: paisaian, gizartean eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ikus daitezkeen kolore guztiak adierazten ditu filosofikoki.
Kolorea da UPV/EHUren sistema grafikoaren osagai nagusietako bat, eta unibertsitate-ingurunetik eta gizartetik atera daitekeen kolore sorta zabal osoa biltzen du. Markaren energia, sormena, bizitasuna eta hazten jarraitzeko agintza islatzen ditu.
Gure kolore-paletan, zuria nabarmentzen da; garrantzi handiko eginkizuna betetzen du euskarriak bateratzeko item modura, kolore bakarra baita, beltzarekin batera, sistema osoan eta komunikazio-pieza guztietan agertzen dena.
Zuria da mihisea, gure testuen koloreak kokatzeko gunea, eta aukera ematen du kontzeptuak behar den argitasunaz bereizteko. Toki aratza da, atsegina, eta garaikidea, eta hortxe kokatzen dugu gure mezua.
Testuetan, %100eko koloreñabardura eman behar zaio tintari, eduki-testuetan hizkuntzak bereizteko premia dagoenean izan ezik. Salbuespen gisa, aplikazio berezietan (Honoris Causa, ikasturte-hasiera, etab.), kolore neutroagoak erabiliko dira, metalizatuak, eta intentsitate handiagoa emango zaie materialen testurei (papera, hutsarte grabatua, bernizak, etab).