Laguntza

Zertan lagun zaitzakegu?

LEHENENGO ALDIZ SARTZEN ZARENERAKO... Laguntza sistema bat prestatu dugu, gure Marka Atarian behar duzun guztia aurki dezazun. Beharrezkoa izanez gero, Komunikazio Bulegoarekin ere jar zaitezke harremanetan.

UPV/EHU markaren jatorria eta esanahia ezagutu

Logotipo erreferente eta ezagun bat daukagu, euskal kulturaren adierazle handienetako batek diseinatua: Eduardo Chillidak, hain justu. Dena den, UPV/EHU markak harago doan esanahia dauka.

Unibertsitatearen estilo bisualari buruzko informazioa eskuratu

Unibertsitatearen estilo edo adierazpen bisuala, hain zuzen, hainbat formatutan (paperean zein digitalean) gure esanahia eta balioak transmititzeko dugun modua da. Web orriko atal honetan, unibertsitatearen nortasun ezaugarriak zein diren ageri da zehaztuta.

Komunikazio euskarrien adibideak ikusi

Euskarriak atalean, UPV/EHUk paperean zein formatu digitalean gehien erabilitako euskarriak zein diren ikus daiteke. Nolakoak diren dago azalduta, eta euskarri horiek deskargatzeko aukera ere ematen du.

UPV/EHUko sare sozialei buruzko informazioa eskuratu

Interneteko sare sozialen erabilerak errotik aldatu du gure arlo pertsonalean zein profesionalean elkarrekin komunikatzeko dugun modua. Unibertsitateko kideekin eta gizarte osoarekin elkarreraginean jardutean, Unibertsitateak eta bertako kideak diren profesional guztiek partekatutako balioekin bat datorren moduan egin behar da beti.

Karteletarako edo aurkezpenetarako baliabideak eta txantiloiak deskargatu

Hainbat formatutan deskargatzeko aukera txertatu dugu, ondoren txantiloi moduan erabiltzeko aurkezpenetan, posterretan edo UPV/EHUko papergintza aplikazioak hedatzean erabiltzeko.