Logotipoa

Logotipoa

Gure aktiborik garrantzitsuenetako bat da. Erreferentziazko logotipoa da eta aitortua, ekimenerako, sormenerako eta berrikuntzarako euskal gaitasun eta senaren adierazlerik handienetako batek, Eduardo Chillidak berak diseinatuta.

1981ean, Euskal Herriko Unibertsitatearen sorrera ofizialetik urtebete iragan ondoren, Unibertsitateari Armarri propio bat eman behar zitzaiola adierazi zion garai hartako errektoreak -Gregorio Monrealek- Gobernu Batzordeari; armarri horrek ordura arte erabiltzen zena ordezkatuko zuen, alegia, Bilboko Unibertsitatearen antzinako armarria. Pedro Manterolak -garai hartan Arte Ederretako Fakultatearen dekanoak- egindako txosten bat oinarritzat hartuta, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki zuen: Eduardo Chillidari eskatzea nortasun grafiko berriaren sorrera.

Artistak poz-pozik onartu zuen eskaria, eta, hala, euskal unibertsitatearen aldeko kanpainaren logotipoa oinarritzat hartuta, armarri berria sortu eta unibertsitateari eskaini zion, horren truke inolako ordainketarik eskatu gabe.

Ikurrak (armarriak) zientziaren zuhaitza eta euskal foruen erreferentzia uztartu zituen, Iparragirreren Gernikako Arbola ereserki ospetsuaren "eman ta zabal zazu" lemaren bitartez; konbinazio hori guztiz egokia zen euskal unibertsitate gaztearen norabidea definitzeko: euskal historian, kulturan eta gizartean sustraituta, prestakuntza eta ikerkuntza eskaintzea, eta baita zeregin horren fruituak kanporantz zabaltzea ere.

 

Gure logotipoa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateaz mintzo da. Herri batez mintzo da, hango jendeaz, haren iraganaz, orainaz eta geroaz. Zutaz mintzo da. Har ezazu aintzat.

Horregatik, ezinbestekoa dugu marka egoki erabiltzea. Eta batzuetan haren presentzia xehetasuna hutsala dela pentsatu arren, ez ahaztu merezi duen errespetuaz tratatu behar dugula. Atal honetan, gako batzuk emango ditugu komunikazio-euskarrietarako sortu den identitate bisual berriaren baitan UPV/EHUren logotipoa behar bezala erabiltzeko.Horregatik, ezinbestekoa dugu marka egoki erabiltzea. Eta batzuetan haren presentzia xehetasuna hutsala dela pentsatu arren, ez ahaztu merezi duen errespetuaz tratatu behar dugula.

Atal honetan, gako batzuk emango ditugu komunikazio-euskarrietarako sortu den identitate bisual berriaren baitan UPV/EHUren logotipoa behar bezala erabiltzeko.

Identitate-arau horiek betez, ekarpen erabakigarria egingo duzu gure markaren nortasuna sendotzeko. Euskarria edozein dela ere, logotipok indar bera izango du beti, eta irudi sendo eta bateratua proiektatuko du. Horrela, gure ikuspegiaren eta balioen berme-zigilu bihurtuko dugu guztion artean.

Unibertsitatearen izena osorik idatzita duen bertsioak izango du lehentasuna, ez siglen bertsioak; siglak, hain zuzen ere, logotipoa eskuliburu honetan zehaztutako neurritik behera txikitu behar denerako utziko dira.