Tipografia

Tipografia

EHU letra tpoa unibertsitatearen Letraz ikertaldeak garatutako ikerketa proiektuaren emaitza da. Bere tipografia izateak sendotu egiten du UPV/EHUren identitatea

Arte Ederren fakultateko letra tipoen taldeak, EHU letra tipoa diseinatzerakoan, Chillidaren lanaren kontzeptuptualizazioa izan zuen oinarri eta konexioa ediren zituen tipografiaren oinarrienkin, espazioa etz egitura kasu.

Artea iradokizun modura harturik EHUren letra-tipoaren diseinua kontzeptualizatzeko, arteak tipografiaren oinarrekin dituen loturak -hala nola, espazioa eta egitura- bilatu eta aurkitu dira Eduardo Chillidaren obrak.

EHU tipografia…

...NORTASUNAREN adierazle da
Izateko era bat adierazten du; estilo, hizkuntza eta kultura bat; gure jatorria, gure historia, gure sustraiak eta gure etorkizuna. UPV/EHUk eta UPV/EHUrentzat sortua, barnetik mundura.

...BULTZADA da
Energia, motibazioa, apustu irmoa. Ilusioz beteriko proiektu bat, xede jakin bat lortzera bideratua: gure identitatea sendotzea.

...KONPROMISOA da
Apustu irmoa eta argia egiten dugu gure testuei ahots bakar eta propioa emateko, ideia komun hau abiapuntu hartuta: gure identitatea adierazten duten elementu guztiei balioa ematea, guztiak baitira UPV/ EHU markaren osagarri.

...BIZITASUNA da
Deus ez da biziagorik, higitzen diren gauzak baino. Honako proiektu hau lekuko eta lagin bat besterik ez da, UPV/EHUren berrikuntzarako gaitasuna adierazten duena, eta ematen eta zabaltzen jarraitzeko bere asmoaren adierazgarri, etorkizun hobearen bila.

...HARROTASUNA da
EHU letra tipoa unibertsitatea da, bere jendea, bere proiektuak, gizarteari egiten dio ekarpena. Gure sen nekaezinaren isla da. Oso bakanak dira berezko tipografiarik duten unibertsitateak eta UPV/EHU da horietako bat. Harro egoteko zioa izateaz gain, adore ematen digu hobetzeko grina etengabearen ildoan lanean segi dezagun.