Logotipoa
Logotipo korporatiboaren bertsioak eta murrizketak
![Izena osorik dakarren UPV/EHUko logotipoa](/documents/51299803/52066233/Logo-UPV-EHU.png/ce57c7e3-c62b-3b9f-d1a6-395d384f6c2b?t=1710766509885)
Izena osorik dakarren logotipoa erabiliko dugu, betiere, irakurgarritasuna kolokan ez badago. Oso kasu jakinetan erabiliko dugu, beraz, akronimoen bertsioa.
Murrizketei dagokienez, Nortasun Korporatiboaren Eskuliburuaren arabera, logotipoak 35 x 15 mm-ko gutxieneko neurria izan behar du, marka nagusian.
Logotipoaren segurtasuntarteak logotipoaren claimaren altuera (x) halako 5 izan behar du, gutxienez, Nortasun Korporatiboaren Eskuliburuaren arabera. Espazio horretan inola ere ezingo da sartu bestelako elementurik, hala nola testua, irudia, kolorea, bestelako markak eta abar.
![UPV/EHUko logotipo murriztua](/documents/51299803/52066233/Logo-UPV-EHU-beherako-neurria.png/fb547e15-4f09-59b5-9c5f-4b528adae59d?t=1710766510202)
Eta espazio txikietarako marka-aldaera erabiltzekotan ere, ezingo zaio eman 18,2 x 13,6 mm-tik beherako neurria.