Linkedin profesionalen arteko elkarrekintzarako plataforma bat da; esperientziak truka ditzakete bertan, lan praxia hobetzeko.
![Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Linkedin-eko irudia](https://ehu.eus/documents/51299803/52896304/Linkedin-Arkitektura-GET.jpg/7699a6db-23a1-0ee5-88a7-b70e78c68a8e?t=1714295154944)
Atariak aukera ematen du ekimen edo proiektu jakin batzuen inguruan interes taldeak sortzeko, galderak egin edo erantzuteko, eta lanpostuak argitaratu edo bilatzeko. Linkedin-ek 260 milioi erabiltzaile aktibo ditu, eta horietako % 79k 35 urte baino gehiago dituzte.
UPV/EHUk orri ofizial bat du gizarte sarean unibertsitate gisa, eta sare korporatiboko @ehu.eus helbide elektroniko bat duten pertsona guztiak elkar daitezke orri horrekin, UPV/EHUn lan egiten edo ikasten dutela adierazita. Bestalde, Linkedin-en erabiltzaile guztiek UPV/EHU jarrai dezakete haren eguneraketen berri izateko.