ILUSIONISTA SOZIALEN MINTEGIKO 2018KO JARDUNALDIAK
#ISM18 Nazioarteko Jardunaldiak Gasteizen: Jabe-gabetzea hezkuntzan eta komunitatean.
2018ko irailaren 17tik 20ra, Ilusionista Sozialen Mintegiko IV. Nazioarteko Jardunaldiak egingo ditugu. Ilusionista Sozialen Mintegia "Hezkuntzak eztabaidagai" foroko adabegi bat da, eta jardunaldiotako debateak foro horretara ere eramango dira.
NON: Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Magisteritza eraikinean (Juan Ibañez de Santo Domingo kalea, 1, 01006 Gasteiz).
Hezkuntzaren eta lan komunitariaren eremuetan mugituko gara jardunaldiotan, jendearekin eta jendearengandik lan egiteko moduak landuz. Saioak tailer formatuan izango dira.
ORDUA: 17:00-20:00
Saioak Ainhoa Ezeiza UPV/EHUko irakasle atxikiak (ISMko ikertzaile nagusia) eta Javier Encina ilusionista sozialak (UNILCO-espacio nómada) dinamizatuko dituzte. Dinamizatzaileon probokazio batetik abiatuz, saiootan partaideek esperientziak, hausnarketak, sentipenak azaldu ahal izango dituzte, eta horrela jardunaldietan zehar kolektiboki eraikitzen joango gara, jakintza hori gauden lan, ikasketa edota ingurune komunitariora eramateko.
Saioak gaztelaniaz izango dira. Hala ere, euskaraz parte hartzeko aukera izango da, hala nahiago bada.
Astelehena, irailak 17
Zertarako egin lan jendearekin eta jendearengandik? (galdera epistemologikoa)
Asteartea, irailak 18
Zer egiten dugu jendearekin eta jendearengandik lan egiteko? (galdera metodologikoa). Ilusionismo soziala.
Asteazkena, irailak 19
Nola egiten dugu lan jendearekin eta jendearengandik? (galdera teknologikoa). Zein tresna erabili.
Osteguna, irailak 20
"Educación sin propiedad" liburuaren aurkezpena-debatea-tailerra.
IZENEMATEA
Jardunaldiotan parte hartzea DOAKOA da. Ez da ezinbestekoa saio guztietara etortzea. Izenemate-orri honen bidez eman behar da izena:
https://www.ehu.eus/eu/web/ism/izenematea
Informazioa jaso nahi baduzu, bidaliguzu mezu bat ilusionistasozialak@gmail.com epostara eta egitaraua zehaztu bezain laster jakinaraziko dizugu.
Aurtengo topaketak online ikastaro honekin daude loturik: "Ikuspegi dialektikoa gizarte-zientzietan". Ikastaroa ere eginez gero, egiaztagiria osatuagoa izango da (ikus. ikastaroan bertan egiaztagiriei buruzko azalpena).