Construir lo común desde el disenso
"Construir lo común desde el disenso. Viviendo la autogestión en lo cotidiano" (2022) liburua gure ikerketa-taldeko Mexikoko kideek argitaratua da. Eguneroko bizitzaren autogestioari lotutako gure tetralogian argitaratutako artikuluen entresaka bat da, Mexikoko egoeraren ikuspegitik. Koord.: Ainhoa Ezeiza, Javier Encina, Emiliano Urteaga eta Sinaí Rivera.
Edizio honen argitaratzaileak: Ilusionismo Sozialen Mintegia
Laguntza eta banaketa: Volapük Ediciones
Vitoria-Gasteiz (Araba, Euskal Herria), 2022ko iraila (2. argitalpena)
1. argitalpena: EDCO-Espacio de Educación Común (UACM), Mexiko Hiria.
Maketazioa: Sinaí Rivera eta Eduardo Vizcaya
Azala: Asaed Antonio Naranjo Urueta
Ilustrazioak: Nahia Delgado de Frutos
15x22 cm, 367 orrialde, paper azalez, azal-hegalekin.
978-84-947515-9-2
PVP: 15 euro
Eskariak: volapukediciones@gmail.com / ilusionistasozialak@gmail.com (espainiar estatua) / espacioedco@gmail.com (Mexiko).
Begia eguneroko bizitzan, ikustezinean, esan gabe hizketan ari diren begiradak. Jendartearen istorioak, egunez egun kontatuak, iragana orainaldira ekarria, gaur azaldu da eta inork ez zuen gonbidatu. Hemen, etorkizunak izutzen gaituen honetan, indarrez ekidingo dugu.
Etorkizuna ez dugu den bezala onartu behar; ez dugu etorkizunaren aurrean etsi behar. Baina kontuz, askok zabaldu dute pertsona bakar batek harresiei aurre egin diezaiekeela, gure gorputzen gainean erortzen diren harresi horiek bakarka, maitasunez, borrokaren bidez irabaziko ditugula.
Baina egunero-egunero egiten diogu aurre egitura bertikal, kapitalista eta patriarkal honi, geure gainean erortzen dena eta, zenbaitetan, hilarri horiek gainean ditugularik egiten diogu aurre bizitzari...
Eguneroko bizitza bizi nahi dugu, jakintza herrikoiak egunerokotasunean bizi nahi ditugu, pentsatu, sentitu eta ekin banandu gabe, eta eguneroko bizitzaren autogestio kolektiboa eraiki nahi dugun jendearekin bizi nahi dugu, Estatuaren edota Merkatuaren mendeko izan gabe.
Nola egiten da? Ah, ba horrela bizitzen da, biziz, orain biziz.
Biziz.
Orain biziz.
Liburu hau, Ainhoa Ezeiza, Javier Encina, Emiliano Urteaga eta Sinaí Rivera-k koordinatua, Volapük argitaletxeak eguneroko bizitzaren autogestioaren inguruan argitaratutako tetralogian oinarritzen da. Bereziki hautatu dira jabegabetzearekin ("desempoderamiento") eta ilusionismo sozialaren lanarekin (kultura herrikoiak, osasuna, hezkuntza, partaidetza, autonomia, eraikitze kolektiboa...) lotura dutenak.
Testu hauek autore mexikarren hausnarketekin elkar josi dira, bizitzaren, osasunaren, hezkuntzaren autogestionarekin lotzeko. Liburu honetako artikuluetan aniztasuna jaso da, bai esperientzietan, bai hausnarketetan. Zabalik geratzen diren debateak daude, norberak nahi duenean sartu eta ateratzeko, eta bortizkeria anitzak eta desberdintasunak ere salatzen dira. Liburu hau pentsatua dago lan komunitaria eraikitzeko ere, esperientziak eta teoria uztartuz, eraikitze kolektiborantz.
Liburuak bost multzo ditu:
· Lehen multzoa liburuaren "Ataria" da ("Zaguán").
· "Aitzinsolasa" ("Preámbulo"), proposatzen den eztabaidaren gako batzuk aurkezten dituzten artikuluek osatua.
· "Ibilian" ("Ambulando"), alderdi teoriko edo kontzeptualetan sakontzeko.
· "Nomadeatzen" ("Nomadeando") atalean, gure zenbait bizipen konplexutasunean azaltzen dira.
· Eta, azkenik, liburutik irteten gara "Irtensolasa" ("Epiámbulo") atalari esker, liburuan harrapatuta ez geratzeko, mundo berrietarantz zabaltzen gaituzten artikuluen laguntzaz, desadostasunean sentituz, pentsatuz eta eginez.
Hauxe da aurkibidea:
Zaguán. Emiliano Urteaga, Emilia Negrete, Sinaí Rivera y Adrián Morales
Preámbulo
- Participando con y desde la gente. Algo más que una introducción. Javier Encina, Ainhoa Ezeiza y Colectivo Ilusionistas Sociales
- Culturas populares. UNILCO-espacio nómada
- Oralidad y escritura. Javier Encina y Ainhoa Ezeiza
- Salud e ilusionismo social. Javier Encina, Ainhoa Ezeiza y Emiliano Urteaga
Ambulando
- El humanismo radical de Iván Illich. Anarquismo y convivialidad. Braulio M.E. Hornedo Rocha
- Una ciudad caótica: construyendo espacios para la convivencia, la escucha, la solidaridad, el apoyo y la actitud política alternativa. Adrián Alejandro Morales
- Burocracia y mercado o ciudadanía: la política de los paños calientes y algunas alternativas desde el bien común. Felipe García Leiva
- Cruzar el Rubicón. Ruymán Rodríguez
- Educaciones centrífugas. Javier Encina y Ainhoa Ezeiza
- Vivir ahora una educación común. Emiliano Urteaga y Julieta Santos
- El cuerpo en relación: desempoderamiento, ilusionismo social y culturas populares. Javier Encina y Ainhoa Ezeiza
Nomadeando
- Del coraje a la esperanza: La lucha por la Universidad de los Pueblos del Sur (UNISUR). Sinaí Rivera Martínez
- Migrantes centroamericanos en tránsito irregular por México: concepción de salud hegemónica y subalterna en contextos riesgosos y precarios. Maya Cervantes
- Prevención y autogestión de la salud en la Ciudad de México. Sandra Marco
- ArteSano: Autogestión del Kualli nikah, el “estado de estar”. Belinda Contreras, Fortunata Panzo y Citlalli López
- Un día en «La Esperanza». Comunidad «La Esperanza»
- Amalgama de ideas y prácticas desde los cuidados. Sandra Viviana Sánchez
Epiámbulo
- Un matrimonio feliz. Emilia Negrete
- Al diablo con las buenas intenciones. Iván Illich
- El Hombre contra la gente. Agustín García Calvo
- Desempoderamiento: Una nueva introducción. Javier Encina y Mª Ángeles Ávila