Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/17
Pozarren jakinarazten dizugu Tantak aldizkarian artikulu hau argitaratu berri digutela:
Delgado de Frutos, N., Losada Iglesias, D. & Ezeiza Ramos, A. (2022). Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan. Tantak 34(2), 121-146. https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/23740/22332
Bertan, saiatzen gara Paulo Freirek proposatutako gai eragileak egungo testuingurura ekartzen, zehazki ahozko historietan oinarritutako ikasmaterial digitalak sortzeko.
Esan dezakegu ISM-UPV/EHU gure ikerketa-taldean hezkuntzari buruz dugun ikuspegi teorikoa Iván Illich eta Paulo Freireren arteko tentsioan kokatzen dela.
Ahozko historiak Illich-en “convivialidad” edo bizikidetasun kontzeptutik abiatzen dira, elkarbizitza komunitarioan eraikitze kolektiboa landu dugularik. Freireri esker, aldiz, jakintza herrikoien eta ezagutza akademiko-zientifikoen arteko talketan sakondu dugu, ikas-materialgintzan kolonizazioa nola murriz edo ezaba dezakegun hobeto ulertzeko.
Espero dugu artikulua zure interesekoa izatea. Deskargatzeko, estekan klikatu besterik ez duzu: https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/23740/22332
Bide batez, mila esker Tantak aldizkarian jo eta ke lanean diharduten lankide guztiei, lan latza eta neketsua baita halako mailako aldizkari bat aurrera ateratzea.