Ahozko historiak 2024

Ahozko historien mintegia, 2024ko azaroan

Kulturartekotasun minorreko "Fundamentos de la educación multicultural" irakasgaian, ahozko historien inguruko saio ireki hauek antolatu ditugu, interesa duen edonor hurbiltzeko.

Ahozko historien mintegiko kartela 2024

2024ko azaroaren 19, 22 eta 25ean, ahozko historien inguruko mintegia landuko dugu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1), Hizkuntza Gelan (beheko solairua).

Mintegia gaztelaniaz izango bada ere, euskaraz parte hartu ahal izango da.

Ez da beharrezkoa saio guztietara etortzea. Saio bakoitza modu autonomoan planteatu da.

Mintegia doakoa da.

  • Azaroak 19, 8:30-10:00. Zer dira ahozko historiak? Dinamizatzailea: Ainhoa Ezeiza. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle-ikertzailea.
  • Azaroak 22, 9:00-12:00: Ahozko historien tailerra. Nola egiten dira? Dinamizatzailea: Javier Encina. UNILCO-espacio nómada, Ilusionista Sozialen Kolektiboa.
  • Azaroak 25, 10:30-11:30: Ahozko historiak Altzan (Gipuzkoa): eskola eta komunitatea elkarlotzen. Dinamizatzailea: Nahia Delgado de Frutos. Didaktika eta Eskola Antolamendu Saileko irakasle-ikertzailea.

Guk lantzen ditugun moduan, ahozko historiak eguneroko bizitzaren autogestioa eraikitzeko bizikidetza-tresnak dira.

Prozesu horretan, ahozko historiak mundu-ikuskerak eraikitzeko garraiatzaileak dira, pentsatu/sentitu/egiteko eta erlazionatzeko moduak kontatzeko tresnak. Euren ezaugarri nagusia da eguneroko bizitzatik abiatzen den eraldaketa bultzatzen laguntzen dutela.

Ahozko historien bidez, komunitatearen eta eskolaren arteko zubiak eraiki ditzakegu.

Gehiago jakiteko: http://historiasorales.org/

Mintegian landuko ditugun material kontzeptual-akademikoak:

 

Hizkuntza hautatu

Ilusionista Sozialen Mintegia / Seminario de Ilusionistas Sociales ISM

PÁJARA EN FUGA. Nora Méndez. Argitalpen berria.

Web ILUSIONISMO SOCIAL

Erreferentziazko webguneak

Ilusionismo Sozialaren inguruko webgune nagusia:

Ilusionismo Social

Jabegabetzearen inguruko blogak:

Jabegabetzea (eu)

Desempoderamiento (es)

Hezkuntza Komunaren Gunea: ikerkuntza eta sorkuntza komunitarioari lotutako gunea Mexiko Hirian:

EDCO - Espacio de Educación Común (Universidad Autónoma de Ciudad de México, UACM):

EDCO