Ikerketa lerroak

Ikerketa-lerroak

Ikerkuntza sozialean, hiru dimentsio identifika ditzakegu arlo soziala aztertzeko eta esku hartzeko orduan: banatzailea (zientzia objektiboa), estrukturala (zientzia konprometitua) eta dialektikoa (egunerokotasunaren zientzia). Dimentsio hauek ikerkuntza zertarako den markatzen dute eta era berean, parte hartzen dutenen rolak ezartzen dituzte.

Gure nahia ez da jakintasun hutsa, baizik eta ezinegonari, ekintzari eta partehartzeari aukera ematea; horregatik, nahi hauek ahalbidetzen dituzten ildoekin egin behar dugu lan, mugimendua eta sormena pizten duten ildoekin, alegia, inplikazioa bultzatzen dutenak.

Horrexegatik egiten dugu lan ilusionismo sozialaren printzipioetatik abiatuta. Ilusionismo sozialak prozesuak irekitzen ditu irekita jarrai dezaten, parte hartzen duten pertsona guztiak subjektutzat hartuta (ez ikerketa objektu gisa), banakako subjektuetatik subjektu kolektiboetara pasatzeko aukerak zabalduz.

Ilusionismo sozial izenez ezagutzen duguna egiteko modu bat da (ez metodologia bat) dimentsio dialektikoan oinarritzen dena, abiapuntutzat metodologia partehartzaileak dituena (IAP bereziki) eta lana kultura herrikoei begira garatzen duena. Eguneroko bizitzako espazio eta denboretan gertatzen diren bitartekotza sozial desiragarrien sorkuntza eta dinamizazioa ditu ardatz nagusi; horretarako, jendearekin eta jendearengandik abiatuta egin behar da lan, dauden aukeren segurtasunetik mugituz eta ezinezkoaren itxaropenera joz, eguneroko bizitzaren autogestioaren bitartez; pentsamendua eta sentipena, ekintza eta ezagutza, jakintza guztien ikaskuntza eta azterketa ezberdindu ezin direlarik.

Jabegabetzea*  boterea uztea baino ez da ("hacer dejación") (behekoenganantz eta ingurune sozial eta naturalarekin harmonian) eraikitze kolektiboa ahalbidetuko duena. Botere uzte hau bizitzaren edozein eremutan egin daiteke (familia harremanetan, lagunartean, lanean, elkartasunean...), banakakoa izan daiteke (ni aita/ama/seme/alaba gisa..., ni adiskide gisa, ni nagusi gisa, edo irakasle gisa, edo mediku gisa, edo funtzionario gisa, edo aktibista gisa...), kolektiboa izan daiteke (EZLNk ahalbidetu zuena 2000 urtean mugimendu politiko bihurtu zenean, hau da, ejerzitoaren boterea utzita, Chiapaseko herriek euren oraina eta geroa kolektiboki eraiki zezaten: Mundu Berria).

Uneotan gai-ardatz hauetan ari gara lanean, eta partehartzea zabalik dugu:

  • Jabegabetze komunitarioa
    • Jabegabetze komunitarioaren kontzeptua garatzea, guk geuk parte hartutako esperientzietatik abiatuz
    • Matrize soziokulturala eta bizikidetza
    • Gorputza harremanetan: sexu-genero-sexualitate labirintotik irteten
  • Jakintza herrikoiak, ahozkotasuna eta ahozko historiak
    • Ahozkotasunaren kontzeptua garatzea kultura herrikoien ikuspegitik, Euskal Herrian, Andaluzian, Portugalgo hegoaldean, Mexiko Hirian eta Morelosen egiten ari garen lanetan oinarriturik
    • Ahozko historiak erabiltzen ditugun ikerketa-prozesuak (Donostia, Sevilla, Mexiko Hiria, Cuernavaca)
    • Ahozko historiak, bizikidetzarako tresna. Dokumentazio epistemologikoa eta esperientziak. Webgunea: historiasorales.org
    • Zientzia historikoaren jabegabetzea.
  • Hezkuntzaren jabe-gabetzea
  • Hizkuntzaren jabe-gabetzea
    • Hizkuntzaren didaktika lantzeko moduak ikuspegi dialektikotik abiatuz
    • Hizkuntzen jabekuntza/ikaskuntza konplexutasunaren teoria
    • Edukomunikazioa eta eraikitze kolektiboa
    • Literatura, Boterea eta jabe-gabetzea
    • Sortze herrikoietarako moduak eta bizikidetza
    • Testu sinple eta korapilatsuetatik testu xume eta konplexuetara
  • Jabegabetze zientifikoa. Ikuspegi dialektikoa eta bigarren ordenako konplexutasuna
    • Jakintza herrikoiak eta ezagutza zientifikoak elkarlotzen. Unibertsitate-komunitate arteko elkarlana. Edukomunikazioa (Cuernavaca, Donostia, Sevilla, Mexiko Hiria, Quito).
    • Ikerketaren etikatik ikerketa etikora. Ikerketa objektu izateari uztea, subjektu kolektiboak eraikitzeko.
  • Osasunaren autogestioa eguneroko bizitzan
    • Osasuna eta ilusionismo soziala
    • Konfiantza sarea. Agroekologia. Kontsumo arduratsuaz haratago (Sevilla)
    • Osasun komunitarioko esperientziak Mexiko Hirian (EDCO)

(*itz.oh.: Jabegabetzearen itzulpena proposatzen da "desempoderamiento" itzultzeko, literalago liratekeen "boteregabetzea" edo "ahaluztea" itzulpenen aurrean, boterea zerbaiten jabe izatearekin lotzeko (nire langileak, nire seme-alabak, nire gurasoak, nire ikasleak...), baita jabetzea kontzientzia zentzuarekin erlazionatzeko; jabetzeak baduelako bere baitan ebaluazio-ñabardura ("jabetzen naiz nolakoa naizen") eta jabe-gabetzea, norbanakoaren kontzientzia hartzea sustatu ordez, eraikuntza eta autogestio kolektiboan bizi delako. Horrez gain, euskal kultura herrikoien joera linguistiko bat erabili nahi izan da, hitz-jokoen egitura erabiliz (hitzen errepikapena, "saski-naski" tankerako konposatuen eran), egitura erritmiko bat eratzeko).