ISM17

Jardunaldia

ILUSIONISTA SOZIALEN MINTEGIKO 2017 NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK: JAKINTZAK ELKARLOTUZ

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/22 Noiz arte: 2017/10/24, 17:00 - 20:30

Deskribapena

 

ILUSIONISTA SOZIALEN MINTEGIKO  2017 NAZIOARTEKO JARDUNALDIAK: JAKINTZAK ELKARLOTUZ

Hezkuntza, filosofia, antropologia eta jakintza herrikoiak

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (HEFA), II Eraikina (lehengo Magisteritza). Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
 

 

 

PROGRAMA

Saio guztiak 17:00etatik 20:30etara izango dira, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II Eraikineko 1.3 gelan (Oñati plaza 3, z.g., 20018 Donostia).


Urriak 23: HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA: AUTONOMIA CORNELIUS CASTORIADIS-EN PENTSAMENDUAN

  • Jardunaldien aurkezpen orokorra.
  • Una educación para la autonomía y hacia la autonomía. Rafael MIRANDA, Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis.
  • Educación, filosofía y antropología en el pensamiento de Cornelius Castoriadis. Emiliano ALDEGANI, Universidad de Mar del Plata (Argentina).

Saio hau nazioarteko jardunaldi hauekin daude elkarloturik: Jornadas "Castoriadis Político. Academia y Autonomía"  Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis.
http://vimeo.com/channels/formacionenalteridad

 

Urriak 24: BOTEREA, ESKOLA ETA INGURUNEA

  • Boterea, eskola eta ingurunea: Esperientziatik hausnarketara. Poder, escuela y entorno: Reflexionando desde la experiencia. Nora BARROSO, Haziak proiektua.
  • Boterea eta eskola. Pedagogia libertarioa. Ani PÉREZ RUEDA. Universidad Autónoma de Madrid (UMA).
  • Eskola zentrifugoa. La escuela centrífuga. Ainhoa EZEIZA, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila (UPV/EHU).

 

Urriak 25: AHOZKO HISTORIAK, JENDEAREKIN ETA JENDEARENGANDIK IKERTZEKO TRESNA

  • De cómo y por qué construir las historias orales (y no historias de vida ni Historia con fuentes orales...). Javier ENCINA, UNILCO-espacio nómada.
  • Comunicación y educación social en la relación de la universidad con su entorno: Historias orales en Iztapalapa. Emiliano URTEAGA, Espacio de Educación Común-EDCO, Universidad Autónoma de Ciudad de México (UACM).

Saioak gaztelaniaz izango dira, hala ere, saio guztietan aukera izango da euskaraz parte hartzeko.

 

EKITALDI GEHIGARRIA URRIAREN 10EAN

  • Autogestión, Autonomía e Interdependencia liburuaren aurkezpena. 19:00-21:00, Koldo Mitxelena Kulturgunean. Mahai-ingurua:
    • Sergio Higuera, Volapük Argitaletxea
    • Javier Encina, liburuaren koordinatzailea, UNILCO-espacio nómada, Sevilla
    • Ainhoa Ezeiza,  liburuaren koordinatzailea, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (UPV/EHU)
    • Emiliano Urteaga, liburuko autoreetako bat, Universidad Autónoma de Ciudad de México (UACM)

Ekitaldi hau aurkezpen-debate-tailer bat da eguneroko bizitzaren autogestiorako bizipen, esperientzia eta hausnarketen inguruan. Liburua lan kolektiboa da, Javier Encina, Ainhoa Ezeiza eta Sandra Viviana Sánchez izan dira koordinatzaileak, eta honako autoreek hartu dute parte, besteak beste: Emmánuel Lizcano, Claudio Albertani, George Caffentzis eta Silvia Federici, Agustín García Calvo, Jesús Ibañez, Ruyman Rodríguez, Raquel Gutiérrez Aguilar, Braulio M.E. Hornedo, Kutxikotxokotxikitxutik, eta Raúl Zibechi. Askotariko esperientziak biltzen ditu: Andaluzia, Mexiko, Kanariar Uharteak, Euskal Herria, Kolonbia, Bolivia, Galiza eta Madril.

Ekitaldi hau Fundación Anselmo Lorenzo (FAL) eta CNT Gipuzkoak antolatua da.

 

IZENEMATEA

Jardunaldiotan parte hartzea DOAKOA da. Izenemate-orri honen bidez eman behar da izena:

https://www.ehu.eus/eu/web/ism/izenematea

 

HIZLARIEN INGURUAN

Rafael MIRANDA Filosofian doktore da (UCM) eta Cornelius Castoriadis-en pentsamenduan aditua, horren gaineko tesia defendatu zuen 2010ean: «La noción de Alteridad en Cornelius Castoriadis». Cornelius Castoriadisen Katedra Instituzionalaren koordinatzaile orokorra da (Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis-CICC78), baita "El proyecto de autonomía hoy" izeneko mintegi iraunkorrarena ere.  Castoriadisen ikasle izan da bere formazio-garaian eta Cornelius Castoriadis Agora International guneko gaztelaniazko atalaren arduraduna da (http://www.agorainternational.org/). Castoriadisen pentsamenduari lotutako aditu zalantzagabea da, eta bereziki Latinoamerikako politikan duen eraginaren ingurukoa. Bere lanak argi erakusten du interes sakona duela Castoriadisen pentsamendua zabaldu eta eztabaidatzeko, eta horrekin batera, autonomia sozialaren eta eskuhartze instituzionalaren inguruko hausnarketa  sustatu nahi du gaur egungo diskurtso politikoan. Mexikon eta Frantzian ari da lanean.

Emiliano ALDEGANI Filosofian doktore da (Universidad Nacional de la Plata) 2016an aurkeztutako lan honekin: "Ontología y política. Análisis y observaciones de la filosofía de Cornelius Castoriadis". Mar del Plata Unibertsitateko irakasle (Argentina) Etika eta Metafisika katedretan, eta doktorego ondorengo bekaduna CONICETen (Consejo Nacional de investigaciones Científicas y Técnicas). Prometeica Aldizkariko editore nagusia da (DOI: 10.24316/), aldizkari honetan Filosofia gainerako zientziekin elkarrizketan aritzea sustatzen da; estandareak betetzen dituen aldizkari bat izateaz gain, diziplinarteko elkarrizketak zabaltzeko, eztabaidatzeko eta munduko adituen lanak hedatzeko xedea du. Esteka honetan ikus daitezke Emiliano Aldeganiren argitalpenak eta biltzarretan izandako partehartzeak: http://bit.ly/2qz7Inj

Ainhoa EZEIZA (Donostia, Gipuzkoa, 1971) Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle atxikia da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU). Psikodidaktikan doktore (UPV/EHU, 2015), hainbat irakaskuntza-ikerkuntza proiektutan hartu du parte, besteak beste: COVCELL Europar Proiektua, hizkuntzen irakaskuntzarako campus birtual baten garapenaren inguruan (2005-2007); CREANOVA Europar Proiektua, ikaskuntza sortzaile eta berritzailearen ingurukoa (2008-2011) (proiektu honetako koordinatzaile nagusia izan da); IKASKIDETZA Proiektuko ikertzaile nagusia, ikaskuntza informal eta sare komunikazioaren ingurukoa (Gipuzkoako Foru Aldundia, 2013-2014); eta gaur egun, Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM) izeneko ikerketa-formazio taldeko ikertzaile nagusia da. Talde honetan, espresuki bilatzen da ikas-maila eta titulazio ezberdinetako ikasleen arteko topaketa, hainbat leku eta eremutako ikertzaile eta irakasleekin. Bere curriculum vitae-aren inguruko informazio gehiago: http://goo.gl/ybl0el

Nora BARROSO Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko doktore da, Gipuzkoako Ingenieritza Eskolan (UPV/EHU). Ingurune konplexuetako entzunezko informazio semantikoaren kudeaketan dago espezialdua, eta ekarpenak egin ditu hizketa teknologietan ingurune eleanitzetan ikaskuntza automatikoko tekniken bidez, eta hizkuntz ingenieritzaren eremuko bestelako ekarpenak. Azken urteotan, Ingenieritzako bere jarduerak hezkuntza eremuarekiko interesarekin bateratu du, eta hortik oso partehartze aktiboa du HAZIAK Proiektuan, Lehen Hezkuntzako hainbat eskolatan gauzatzen ari den hezkuntza proiektu bat, boterearen inguruko hausnarketa batetik abiatzen dena. Horrez gain, partehartze zuzena du hezkuntza artearekin, ingurune sozial eta naturalaren zaintzarekin eta eguneroko bizitzako harreman kulturartekoekin lotutako ekimen herrikoietan. Argia Aldizkariko kolaboratzaile ohikoa da. Bere argitalpenak: https://www.researchgate.net/profile/Nora_Barroso eta bere bloga Argian: http://www.argia.eus/blogak/nora-barroso/

Ani PÉREZ RUEDA Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) doktoregoko ikertzailea da Didaktika eta Hezkuntza Teoria Sailean. Bere ikerlerroak: hezkuntza libre eta demokratikoa, pedagogia libertarioa eta gizarte justiziarako hezkuntza. Hainbat jardunalditan hartu du parte eskola libre eta alternatiboen inguruko ikuspegi kritikoa sustatzeko.

Javier ENCINA (Sevilla, Andaluzia, 1965), Geografia eta Historian lizentziatua eta Antropologian espezialdua (Universidad de Sevilla), ilusionista soziala da 1995etik. UNILCO-espacio nómada eta Ilusionista Sozialen Kolektiboaren sortzailea eta kidea, gizarte langileen, hezitzaileen eta ikertzaileen formazioan kolaboratzen du, bereziki kultura herrikoietan eta partaidetza prozesuen dinamika eta tekniketan. Bere lanaren gune nagusia Cuchará' y paso atrá' aldizkarian eta Democracias participativas eta Autogestión de la vida cotidiana liburu-bildumetan.  Autogestioari lotutako hainbat ekimen koordinatu ditu eta parte hartu, batez ere Andaluzia, Mexiko eta Kanarietan, besteak beste Europako lehen esperientzia aurrekontu partehartzaileetan Las Cabezas de San Juanen (Sevilla), Nazio Batuen Erakundeak saritu zuena; edo HAPO/PGOU Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren eta Plan Estrategikoaren garapena Palomares del Ríon (Sevilla), Kubako Casa de las Américas Saria jaso zuena urteko ideia originalenari; edo ahozko (h)istori(o)en bitartez jakintza herrikoiak balioestea (komunitateen ahalmenak lantzeko), Olivaresen (Sevilla). Gonbidatutako hizlaria Ikerketa Ekintza Partehartzailearen Munduko Biltzarrean (Cartagena de Indias 1997). Aurrekontu Partehartzaileen Nazioarteko Topaketan gonbidatutako hizlaria (Malaga 2007). Hizlari magistrala Portaera Zientzien I Nazioarteko Biltzarrean "Convivencia y bienestar con sentido humanista para una cultura de paz", Toluca, Mexiko, 2015. Uneotan oso harreman estua du Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), hainbat ikerketa-jardueratan, proiektu eta argitalpenetan. Bere argitalpenei buruzko informazioa: https://goo.gl/rWvJOW

Emiliano URTEAGA (Mexiko, 1973) 1997tik gaur egun arte hezkuntza eremuko eraikitze kolektiboko prozesuetan ari da lanean. Ikerketa, eskuhartze eta formaziorako praktika-komunitateen sortzailea eta lankidea, hala nola Chimalhuacán ikas-komunitatea (1999-2002) eta Andamios Curriculares Proiektua: unibertsitateko formazioaren kultura berri baterantz (2000-2006), biak Universidad Nacional Autónoma de México unibertsitateko Psikologia Fakultatean (UNAM). Universidad Autónoma de la Ciudad de México (UACM) unibertsitateko irakaslea da Kultura Zientifiko-Humanistikoko jakintza-eremuan  (2006 gaur egun arte), humanitate zientifikoen irakaskuntzaren ikerketa eta berrikuntzan espezialdua. Laboratorio de Tecnologías de la Información y Comunicación en la Formación Multidisciplinaria-ko koordinatzailea (LaTICFM) (2011 gaur egun arte), eta bertan, ikasleekin elkarlanean, Ikasgela Irekiaren eredua garatu du, teknologien erabilera kritikoa unibertsitateko irakaskuntzarekin lotzeko. LaTICFM lan-taldean, ikasleen hainbat ekimenetan parte hartzen du horizontaltasuna eta jakintzen elkarlotzea sustatzeko, esaterako Al Oriente: diálogo de saberes FARO de Oriente-UACM (2015). Partaidetza komunitarioan ere lanean dihardu, besteak beste, Mexiko Hiriko Iztapalapako Acapatzingo Kooperatiban egindako Ikerketa Komunitarioko Talde Diziplinanitzan (2011-2013), eta UACMko Casa Libertad eraikinaren inguruko auzoetako Ikasgela Irekia, Mexiko Hiriko Sortaldean (2015 gaur egun arte). Bere emazte Corinne Montes neurobiologoarekin elkarlanean dihardu plastizitate neuronalaren azalpen-ereduak lantzen. Hemen bere argitalpenak: https://scholar.google.es/citations?user=OLy8PXkAAAAJ&hl=es

Harremanetarako datuak

  • Arduraduna: Ainhoa Ezeiza (jardunaldietako koordinatzailea)
  • Saila - Zerbitzua: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila
  • Posta elektronikoa: ainhoa.ezeiza@ehu.eus

Informazio gehigarria

JARDUNALDIETAKO ANTOLATZAILEAK: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea Gipuzkoako Campusa Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila Ilusionista Sozialen Mintegia UPV/EHU LAGUNTZAILEAK: UNILCO-espacio nómada Ilusionista Sozialen Kolektiboa Cátedra Interinstitucional Cornelius Castoriadis ********* Karteleko irudiaren autorea: <a href="https://es.wikipedia.org/wiki/Vlad%C3%ADmir_Kib%C3%A1lchich_Rusakov" target="_blank">Vlady</a>