2018/19 IKASTAROA: IKUSPEGI DIALEKTIKOA GIZARTE-ZIENTZIETAN
2018/19 IKASTURTEA: Ikuspegi dialektikoa gizarte-zientzietan
Partaidetza komunitarioan eta eguneroko bizitzako autogestioan gauzatutako esperientziak elkarlotuz
Euskal Herriko Unibertsitateko Ilusionista Sozialen Mintegiak (ISM-UPV/EHU), Eraikitze Kolektiborako Unibertsitate Askeak (UNILCO-espacio nómada, Sevilla) eta Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Komunerako Espazioak (EDCO-UACM) doako ikastaro libre hau antolatu dute ikerketa sozialaren inguruan, interesgune hauek kontuan hartuta: dinamizazio komunitarioa, partaidetza eta eguneroko bizitzako osasuna, hezkuntza ikerketa, eta komunikazio herrikoia eta alternatiboa.
Ikastaro hau norentzat da?
- Hezkuntza sistema formalean dabilen jendearentzat, ikerketa soziala nola egiten den ikasi nahi badu (hezkuntza, osasun komunitarioa, komunikazio herrikoia eta alternatiboa, dinamizazio komunitarioa, gizarte langintza eta hezkuntza, antropologia, historia, psikologia…).
- Lan edo dinamizazio komunitarioan dabilen jendearentzat, bere praktikaren inguruan hausnartu nahi badu.
- Gai hauetan hasi nahi duen edonorentzat, edozein jardueratan dabilelarik ere.
- Gradu, master, doktorego… lanetan dabilen jendearentzat, bere ikerketa edo bere lana nola egin nahi duen planteatu nahi badu.
- Gizarte-zientzietan ikerlanak egin dituen jendearentzat, bai ikuspegi dialektikoan, bai beste edozein ikuspegitan aritu ostean bere ikerketa-erak berraztertu nahi baditu...
Uste dugu aniztasun horrek aukera zabalduko digula ikastaroan konplexutasuna txertatzeko, eraikitze kolektibo eta elkarren arteko laguntza prozesuak abiatzeko eta elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, gure praktiketako zalantzak edo arazoak elkarrekin lantzeko, eta abar.
Informazio gehiago eta izenematea: https://ilusionismosocial.org/course/view.php?id=39
Egiaztatzeko moduen inguruko informazioa: https://ilusionismosocial.org/mod/page/view.php?id=839
Oh.: Ikastaro hau gaztelaniaz egingo da. Hala ere, banakako lanak euskaraz ere entrega daitezke.
IKASTAROKO FASEAK
Ikastaroak hiru fase ditu. Ez da derrigorrezkoa fase guztiak egitea, soilik online lana edo soilik aurrez aurrekoa ere egin daiteke, eta egiaztagiria egindako lanaren araberakoa izango da. Honela dago eratua:
I. ONLINE FASEA
Banakako lana: ekainaren 30etik abuztuaren 26ra (nork bere erritmora).
Online eztabaida: abuztuaren 27tik irailaren 16ra (online plataformako ikastaroan).
II. AURREZ AURREKO FASEA
Bi egoitza: Gasteiz eta Mexiko Hiria
Gasteiz:
ISMren IV Nazioarteko Jardunaldiak: Jabe-gabetzea hezkuntzan eta komunitatean. Irailaren 17tik 20ra, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Magisteritza eraikina). Koordinatzaileak: Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina.
Mexiko Hiria:
Hezkuntza komunaren, zaintzen eta bizitzaren babesaren I Jardunaldiak. Irailaren 17tik 21era, Casa Libertad egoitzan, Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomia (UACM). Koordinatzaileak: Emiliano Urteaga Urías eta Emilia Negrete Philippe.
(oraindik egoitza gehiagotan antola daiteke)
III. PRAKTIKEN FASEA
Irailaren 24tik urriaren 21era. PRAKTIKALDIA 100 orduko modulu bat da (landa-lana eta txostena). Modulu hau ez da modu independientean egiaztatzen, aurreko moduluetako batekin egon behar du loturik (online edota aurrez aurrekoa).
IKASTAROKO KOORDINATZAILEAK
Ainhoa Ezeiza (Ilusionista Sozialen Mintegia ISM-UPV/EHU).
Javier Encina (Universidad Libre para la Construcción Colectiva UNILCO-espacio nómada).
Emiliano Urteaga Urías (Espacio de Educación Común EDCO-UACM)
Emilia Negrete Philippe (Espacio de Educación Común EDCO-UACM)