Formación

2016/2017 Formakzioa: KAOS SORTZAILEA ETA KONPLEXUTASUNA

Aspaldi gabiltza geure buruari planteatzen nola eraiki formakzio proposamen bat unibertsitatean egiten ari garen gauza batzuk kalean egiten ari garen beste gauza batzuekin eta gauzak egiten ari den jendearekin elkarlotzeko... eta aitzakia gisa balioko duena gizarte-laboreak sortzeko, sustatzeko, dinamizatzeko, Penintsula Iberikoan eta Latinoamerikan. Ze, gure asmoa da ezagutza zientifikoaren, jakintza herrikoien eta ezagutza alternatiboen arteko mestizajean topatzea, belaunaldi arteko, kulturarteko, genero arteko... trukeak sustatzea, alegia.

Ideia horietatik sortu dugu formakzio proposamen hau (formakzioa, formazioa eta akzioa elkarlotzen saiatzea). Horregatik, pentsatu dugu formakzioak aurrez aurrekoa eta onlinekoa, biak lotu behar dituela. Hartara, online espazio komun bat izan dezakegu, leku desberdinetako jendearekin kolektiboki eraikitzea ahalbidetzeko, eta aurrez aurrekoa, lekuan lekuko jendeak elkar ezagutzeko, ahozkotasunean oinarriturik.

Aurkibidea:

Egiaztagirien inguruko informazioa

Online formazioa: Gunea eta koordinatzaileak

Aurrez aurreko prestakuntza blokeak, online ikastaroekin konbinaturik

Online asteen datak

Online prestakuntza astez aste eta kodearen arabera

IZENEMATE-ORRIA

 

Egiaztatzea

Egiaztagiria jasotzeko, 50 lan-orduko blokeak sortu ditugu, gutxienez aurrez aurreko 8 ordu dituztenak, gainerakoak online edo kasu batzuetan guztiz aurrez aurrekoa ere izan daiteke, edo aurrez aurrekoa eta online lana konbinatzea amaierako lan batekin, 50 ordu horiek betetzeko.

Blokeak metagarriak dira, egiaztatze osatuagoa eskuratzeko. Egiaztagiri guztiek izenburu komun bat daukate, lan-orduen zehaztapena eta prestakuntza-jardueren zerrenda, jarduera bakoitzaren lan-orduak zehaztuta.

Egiaztagiria jasotzeko, ezinbestekoa da izena ematea, horretarako zabaldutako bideak erabiliz.

Uneotan bi egiaztatze-modu ditugu:

  • Egiaztagiri propioa, arautugabea, honako erakundeek zigilaturik: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Ilusionista Sozialen Mintegia (UPV/EHU), Ilusionista Sozialen Kolektiboa, UNILCO-espacio nómada, UACM (Universidad Autónoma de Ciudad de México), LaTIC-FM (UACM), Tiempo de Plantas Kolektiboa, RPositivo Kolektiboa,  Innova4B eta Multimedia Educativa. Nahi genuke egiaztagiri hau soziala izatea, berezko prestigioa duen agiria, alegia, baina aldi berean homologatze-bideak bilatzen joango gara.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren egiaztagiria, soilik EAEko hezkuntza sistemako irakasleentzat, eta soilik prest_gara programan eskaintzen ditugun ikastaro homologatuetan izena emanez gero, irakasle.net webgunearen bitartez.

Online formazioa: Gunea eta koordinatzaileak

Online plataforma : http://ilusionismosocial.org/
Online formazioko koordinatzaileak: Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA

BERRIA: Dagoeneko zabalik dago online gunea, astez aste egituratua, nahi duenak ikuska dezan:

http://ilusionismosocial.org/course/view.php?id=36

 

AURREZ AURREKO PRESTAKUNTZA BLOKEAK, ONLINE IKASTAROEKIN KONBINATURIK

Ondoren zehazten diren prestakuntza blokeak orain arte baieztaturik ditugun egoitzetan planteatu ditugunak dira (esteka bakoitzean datoz xehetasunak):

 

1 BLOKEA: Norena da hizkuntza? Kultura herrikoiak eta hizkuntzaren jabe-gabetzea (20 ordu aurrez aurre, Donostian)

Urriak 5    Hizkuntzaren normalizazioa. Norena da hizkuntza? Mahai-ingurua (euskaraz) (4 ordu)
Urriak 14 Hezkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
Urriak 19 Kultura herrikoiak eta sortze literarioa (4 ordu)
Urriak 20 Ahozkotasuna eta kulturaren berreskuratzea (4 ordu)
Urriak 21 Hizkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
*Eusko Jaurlaritzaren egiaztapena: 25 ordu (egiaztapen hau eskuratzeko, ezinbestekoa da irakasle.net aplikazio ofizialaren bitartez ematea izena, aurrez aurreko saioetan %80 ko bertaratzea izatea eta 5 ordu betetzea ikastaroaren amaierako lan bat osatzeko, urriaren 24tik 30era bitartean)

Bloke hau osatzeko, 30 ordu egin behar dira online, 6 aste:
1. astea: Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboak eta kultura herrikoiak
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Ahozko historiak
4. astea: 'Lengua' vs. 'Idioma'. Ahozkoa eta idatzia.
5. astea: Identitatea eta identifikazioak. Pentsatu/sentitu/egin bateratuz.
6. astea: Bizikidetza-gizarte baterantz

Bloke honen aurrez aurreko atala euskarazko bi ikastaro hauetako batekin konbinatu daiteke, aurrez aurrekoa edo online, 50 eskola-orduak betetzeko (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko):

  • IKASTAROA (I): HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, aurrez aurrekoa)
  • IKASTAROA (II): BIGARREN HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, online)

Donostiako saioen inguruko informazio gehiago

 

2. BLOKEA: Jendearekin eta jendearengandik (12 ordu aurrez aurre, Donostian)

Urriak 13 Jendearekin eta jendearengandik lan egiten (4 ordu)
Urriak 14 Hezkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
Urriak 15 Kultura herrikoiak, espazioak eta denborak (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 38 ordu egin behar dira online, 7 aste:
1. astea: Botere moduen inguruko sarrera
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Jendearekin eta jendearengandik egindako partehartze esperientziak
4. astea: Bitartekaritza sozialak
5. astea: Ilusionismo Soziala
6. astea: Jabe-gabetze komunitarioa
7. astea: Ilusionismo Sozialaren zentzumenak, teknikak eta tresnak

Donostiako saioen inguruko informazio gehiago

 

3. BLOKEA: Kultura herrikoiak (12 ordu aurrez aurre, Donostian)

Urriak 15 Kultura herrikoiak, espazioak eta denborak (4 ordu)
Urriak 19 Kultura herrikoiak eta sortze literarioa (4 ordu)
Urriak 20 Ahozkotasuna eta kulturaren berreskuratzea (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 38 ordu egin behar dira online, 7 aste:
1. astea: Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboak eta kultura herrikoiak
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Ahozko historiak
4. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera I
5. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera II
6. astea: Bizikidetza-gizarte baterantz
7. astea: Zientziaren jabe-gabetzea

Bloke honen aurrez aurreko atala euskarazko bi ikastaro hauetako batekin konbinatu daiteke, aurrez aurrekoa edo online, 50 eskola-orduak betetzeko (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko):

  • IKASTAROA (I): HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, aurrez aurrekoa)
  • IKASTAROA (II): BIGARREN HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, online)

Donostiako saioen inguruko informazio gehiago

 

4. BLOKEA: Jabe-gabetzea (8 ordu aurrez aurre, Donostian)

Urriak 14 Hezkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
Urriak 21 Hizkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 42 ordu egin behar dira online, 7 aste:
1. astea: Botere moduen inguruko sarrera
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Jabe-gabetzearen zutabeak I
4. astea: Jabe-gabetzearen zutabeak II
5. astea: Ilusionismo Soziala
6. astea: Jabe-gabetze komunitarioa
7. astea: Zientziaren jabe-gabetzea

Donostiako saioen inguruko informazio gehiago


5. BLOKEA: Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta kultura herrikoiak (20 ordu aurrez aurre, Donostian)

Urriak 14 Hezkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
Urriak 15 Kultura herrikoiak, espazioak eta denborak (4 ordu)
Urriak 19 Kultura herrikoiak eta sortze literarioa (4 ordu)
Urriak 20 Ahozkotasuna eta kulturaren berreskuratzea (4 ordu)
Urriak 21 Hizkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 30 ordu egin behar dira online, 6 aste:
1. astea: Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboak eta kultura herrikoiak
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Jabe-gabetzearen zutabeak I
4. astea: Hezkuntza esperientziak
5. astea: Ilusionismo Soziala
6. astea: Bizikidetza-gizarte baterantz

Donostiako saioen inguruko informazio gehiago

 

6. BLOKEA: Ahozkotasuna eta kultura herrikoiak (24 ordu aurrez aurre, Donostian)

Urriak 13 Jendearekin eta jendearengandik lan egiten (4 ordu)
Urriak 14 Hezkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)
Urriak 15 Kultura herrikoiak, espazioak eta denborak (4 ordu)
Urriak 19 Kultura herrikoiak eta sortze literarioa (4 ordu)
Urriak 20 Ahozkotasuna eta kulturaren berreskuratzea (4 ordu)
Urriak 21 Hizkuntzaren jabe-gabetzea (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 26 ordu egin behar dira online, 5 aste:
1. astea: Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboak eta kultura herrikoiak
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Ahozko historiak
4. astea: Bitartekaritza sozialak
5. astea: Ilusionismo Soziala

Bloke honen aurrez aurreko atala euskarazko bi ikastaro hauetako batekin konbinatu daiteke, aurrez aurrekoa edo online, 50 eskola-orduak betetzeko (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko):

  • IKASTAROA (I): HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, aurrez aurrekoa)
  • IKASTAROA (II): BIGARREN HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA INGURUNE KULTURANITZETAN (30 ordu, online)

Donostiako saioen inguruko informazio gehiago

 

7. BLOKEA: Jabe-gabetze komunitarioa (8 ordu aurrez aurre, Sevillan)

Irailak 19 Jabe-gabetze komunitarioaren lehen hitzak (4 ordu)
Irailak 20 Beharrak eta asebetetzaileak (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 42 ordu egin behar dira online, 7 aste:
1. astea: Botere moduen inguruko sarrera
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Jendearekin eta jendearengandik egindako partehartze esperientziak
4. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera I
5. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera II
6. astea: Bizikidetza-gizarte baterantz
7. astea: Zientziaren jabe-gabetzea

Sevillako saioen inguruko informazio gehiago

 

8. BLOKEA: Jakintzen arteko elkarrizketa eta eraikitze komunitarioa (20 ordu aurrez aurre, Mexiko Hirian)

Irailak 10 eta 24 eta urriak 1 Tailerra: Medikuntza autogestiboa: tinturak eta mikrodosiak prestatzea (10 ordu)
Urriak 6 eta 13 Tailerra: Bizi denak kontatzen du: ahozko historia eta oroimen komuna (6 ordu)
Urriak 15 Hizkegunea eta bizikidetza: Eta gartzela Santa Martha-ra itzuliko balitz? Unibertsitate ireki eta komunitarioranzko urratsak (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, 30 ordu egin behar dira online, 5 aste:
3. astea: Ahozko historiak / EDO / Jendearekin eta jendearengandik egindako partehartze esperientziak
4. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera I
5. astea: Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera II
6. astea: Jabe-gabetze komunitarioa
7. astea: Zientziaren jabe-gabetzea

Mexiko Hiriko saioen inguruko informazio gehiago

 

9. BLOKEA: Espazio komunetan berriz elkartuz

Irailak 29 eta urriak 6 eta 13 Garapen Komunitariorako Komunikazio Tailerra (12 ordu)
Urriak 1 Nondik dator janaria? Tailerra: Leku publikoak geureganatzea (4 ordu)
Urriak 8 Autogestioa eta artea gizarte-eraldaketarako Tailerra: Viaje de la Serpiente Kolektiboaren esperientzia (4 ordu)
Urriak 15 Auzo barruko partaidetza komunitarioko prozesuen Tailerra (4 ordu)
Azaroak 5 Gratiferia: Komunitatearen eta komunitatea egiteko hazia (4 ordu)

Bloke hau osatzeko, gai hauek osatu behar dira online, 7 aste:

1. astea: Botere moduen inguruko sarrera
2. astea: Jabe-gabetzea
3. astea: Jendearekin eta jendearengandik egindako partehartze esperientziak
4. astea: Bitartekaritza sozialak
5. astea: Ilusionismo Soziala
6. astea: Bizikidetza-gizarte baterantz
7. astea: Ilusionismo Sozialaren zentzumenak, teknikak eta tresnak

 

IKASTAROA (I): Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan (30 ordu aurrez aurre, Donostian)

8 saio, 17:00-20:30, 2016ko azaroaren 8tik 30ra (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko)

  • Kultura eta kulturak: estereotipoak, aurreiritziak, folkloreak... kulturen inguruan dugun ikuspegia zabaltzea. Kultura instituzionala, masa kultura eta kultura herrikoiak.
  • Ahozkotasunean oinarritutako komunikazioaren garrantzia. Ahozkoa ez da "ozenki esatea". Ahozko komunikazioak eta idatzizko komunikazioak.
  • Ahozko historiak eta istorioak ikasgelako / ikastetxeko hizkuntza eta kultura baliabide gisa.
  • Kultura aniztasuna ikasleekin eta ikasleengandik lan egiten denean: testuinguru eleanitzetan lan egiteko modu irekiak.
  • Hizkuntzaren jabe-gabetzea: hizkuntzaren ikuspegi normatiboa, komunikatiboa, partehartzailea. Ikuspegi instituzionala, masa-kulturaren presioa eta hizkuntzaren erabilera testuinguru informaletan: erronka berriak.

Ikastaroko 50 orduak betetzeko, bi aukera daude:

  • 1., 3. edo 6. BLOKEko aurrez aurreko saioak egitea (3. blokearen kasuan, lan gehigarri bat bete behar da 50 orduak betetzeko)
  • 1. BLOKEko online saioak egitea

 

IKASTAROA (II): Bigarren hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan (30 ordu, 8 ordu aurrez aurre Donostian)

8 ordu aurrez aurre, 22 ordu online. Aurrez aurreko saioak (16:00-20:00): 2017ko urtarrilaren 23 eta 24a. Online: 2017ko urtarrilaren 25etik martxoaren 3ra arte (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko)

  • Kultura eta kulturak: estereotipoak, aurreiritziak, folkloreak... kulturen inguruan dugun ikuspegia zabaltzea. Kultura instituzionala, masa kultura eta kultura herrikoiak.
  • Ahozkotasunean oinarritutako komunikazioaren garrantzia. Ahozkoa ez da "ozenki esatea". Ahozko komunikazioak eta idatzizko komunikazioak.
  • Ahozko historiak eta istorioak ikasgelako / ikastetxeko hizkuntza eta kultura baliabide gisa.
  • Kultura aniztasuna ikasleekin eta ikasleengandik lan egiten denean: testuinguru eleanitzetan lan egiteko modu irekiak.
  • Hizkuntzaren jabe-gabetzea: hizkuntzaren ikuspegi normatiboa, komunikatiboa, partehartzailea. Ikuspegi instituzionala, masa-kulturaren presioa eta hizkuntzaren erabilera testuinguru informaletan: erronka berriak.
  • Lehen Hizkuntzaren eta Bigarren Hizkuntzen arteko transferentziak erraztea: ahozko eta idatzizko testuen ekoizpenerako bideak, IKTen laguntza-tresnak (itzulpenerako tresnak, ikus-entzunezko materialen erabilera, 2.0 komunikazioa...). Testu-moten ikuspegitik komunikazio ekintzen garapenera.

Ikastaroko 50 orduak betetzeko, bi aukera daude:

  • 1., 3. edo 6. BLOKEko aurrez aurreko saioak egitea egitea (3. Blokearen kasuan, lan gehigarri bat bete behar da 50 orduak betetzeko)
  • 1. BLOKEko online saioak egitea

 

ONLINE ASTEEN DATAK

1. astea: 2016ko urriaren 24tik 30era
2. astea: 2016ko urriaren 31tik azaroaren 6ra
3. astea: 2016ko azaroaren 7tik 13ra
4. astea: 2016ko azaroaren 14tik 20ra
5. astea: 2016ko azaroaren 21etik 27ra
6. astea: 2016ko azaroaren 28tik abenduaren 4ra
7. astea: 2016ko abenduaren 12tik 18ra

2017ko urtarrilaren 23tik martxoaren 3ra

 

ONLINE PRESTAKUNTZA ASTEZ ASTE ETA KODEEN ARABERA

1. astea: 2016ko urriaren 24tik 30era

  • Kultura instituzionala, masa-kultura, kultura alternatiboak eta kultura herrikoiak (B1, B3, B5, B6)
  • Botere moduen inguruko sarrera (B2, B4, B7, B9)

2. astea: 2016ko urriaren 31tik azaroaren 6ra

  • Jabe-gabetzea (B1, B2, B3, B4, B5, B6, B7, B9)

3. astea: 2016ko azaroaren 7tik 13ra

  • Ahozko historiak (B1, B3, B6, B8)
  • Jendearekin eta jendearengandik egindako partehartze esperientziak (B2, B7, B8, B9)
  • Jabe-gabetzearen zutabeak I (B4, B5)
  • IKASTAROA (I): Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan  (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko)

4. astea: 2016ko azaroaren 14tik 20ra

  • 'Lengua' vs. 'Idioma'. Ahozkoa eta idatzia. (B1)
  • Bitartekaritza sozialak (B2, B6, B9)
  • Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera I (B3, B7, B8)
  • Jabe-gabetzearen zutabeak II (B4)
  • Hezkuntza esperientziak (B5)
  • IKASTAROA (I): Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko)

5. astea: 2016ko azaroaren 21etik 27ra

  • Identitatea eta identifikazioak. Pentsatu/sentitu/egin bateratuz. (B1)
  • Ilusionismo Soziala (B2, B4, B5, B6, B9)
  • Kultura herrikoiak egiteko/pentsatzeko/sentitzeko modu gisa lantzeko bederatzi galdera II (B3, B7, B8)
  • IKASTAROA (I): Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko)

6. astea: 2016ko azaroaren 28tik abenduaren 4ra

  • Bizikidetza-gizarte baterantz (B1, B3, B5, B7, B9)
  • Jabe-gabetze komunitarioa (B2, B4, B8)
  • IKASTAROA (I): Hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko)

7. astea: 2016ko abenduaren 12tik 18ra

  • Ilusionismo Sozialaren zentzumenak, teknikak eta tresnak (B2, B9)
  • Zientziaren jabe-gabetzea (B3, B4, B7, B8)

 

2017ko urtarrilaren 23tik martxoaren 3ra

  • IKASTAROA (II): Bigarren hizkuntzen irakaskuntza ingurune kulturanitzetan (prest_gara programaren barruan ere eskaintzen da, irakasle.net aplikatiboaren bitartez eman izena EAEko irakasle bazara, Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri ofiziala jasotzeko)

8 ordu aurrez aurre, 22 ordu online. Aurrez aurreko saioak (16:00-20:00): 2017ko urtarrilaren 23 eta 24a. Online: 2017ko urtarrilaren 25etik martxoaren 3ra arte

IZENEMATEA

Webgunean duzun izenemate-orri hau erabili eta zurekin harremanetan jarriko gara bertan zehazten duzun epostan, xehetasunak bidaltzeko, homologazioen berri emateko eta online plataforman sartzeko erabiltzailea izan dezazun.

Edozein unetan eman dezakezu baja ikastarotik edo gure datu-baseetatik, helbide honen bitartez: ilusionistasozialak@gmail.com