banner-wifi-eduroam-english

Wifi ziurtagirien oharra

WiFi - eduroam

WiFi - eduroam

Eduroam (Educational Roaming) nazioarteko egitasmoa da, eta WiFi espazio bakarra sortzea da bere helburua. Horrekin, egitasmoarekin elkarturik dagoen erakunderen batera lekualdatzen denerako, Interneterako haririk gabeko sarbide erraza lortu nahi du. EHU EDUROAM nazioarteko WiFi sarearen barnean dago; hala, EHUren instalazioetatik igarotzen diren kanpoko erabiltzaileek (baldin eta Eduroami atxikitako erakunde batekoak badira) EHUren WiFi zerbitzua erabili ahal izango dute, eta beren erakundeak emandako sinestamenduen bitartez Internetera sartu ahal izango dira.

Zerbitzuaren helburua eta sarbidea

  • Definizioa: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) datuen sarerako eta Interneterako konexioa gailu mugikorretatik.
  • Hartzaileak: Ikasleak, IIak, AZPko langileak, UPV/EHUko beste talde batzuk (Besteak), eta eduroam programari atxikitako beste erakunde batzuetako kideak, baldin eta jatorrizko erakundean dagokion sinestamendua badute.
  • Eskaera: Ez aplikagarria.
  • Zerbitzurako sarbidea: Unibertsitateko WiFi eremuetan eduroam sarera konekta daiteke, era pertsonalizatuan (autentifikazioa egin behar delako) eta seguruan (datuak zifratuta igortzen direlako).
  • Deskribapen laburra: UPV/EHUko WiFi zerbitzuak haririk gabeko konexio eskaintzen du Unibertsitateko eremu publikoetan eta pribatuetan. Hala, bai datuen sare korporatibora bai Internetera sar daiteke, bateragarriak diren gailu mugikorretatik.
  • Zer hizkuntzatan eskaintzen den zerbitzua: Euskara, gaztelania eta ingelesa.
  • Zerbitzuaren arduraduna: IKTen Gerenteordetza.
  • Internetetik eskuragarri: Ez aplikagarria
  • Autentifikazioa: UPV/EHUko egiaztagiri korporatiboen bidez (erabiltzailea/pasahitza).
  • Baimen emailea: Ez aplikagarria

Konfigurazioa

Zerbitzuaren baldintzak

Eskakizunak

  • UPV/EHUko egiaztagiri korporatiboak edukitzea (erabiltzailea/pasahitza)
  • Baldintza teknikoak betetzen dituen gailu bat edukitzea

Zerbitzuaren baldintzak eta mugak

Zerbitzua sarbide-puntuen bidez eskaintzen da (Access Point edo AP), eta puntu horiek, zerbitzua erabilgarri dagoen lekuetan daude. APek antena bat edo gehiago dituzte, gailu mugikorrekin komunikatzeko.

APek irismen eta ahalmen mugatua dute, eta beraz, konektatutako bezero kopuruaren eta erabileraren arabera zerbitzua moteldu daiteke, behin-behinean.

Bestalde, espazio erradioelektrikoa faktore askoren mende dago, eta faktore horiek seinalean eragina dute, eta horrenbestez, zerbitzuan. Besteak beste, faktore hauek hartu behar dira kontuan: inguruneko elementuak (ateak, hormak, altzariak, etab.), seinalea ahultzen dutelako; igorpen-bide berak erabiltzen dituzten beste elementu batzuk (AP piratak, WiFi konexioa duten inprimagailuak edo gailuak), interferentziak eragiten dituztelako; edo jatorrizko seinalea moteltzen duten eta komunikazioak eragozten dituzten gailuak (mikrouhin labeak, ikerketa-tresnak, etab.). Horregatik guztiagatik, WiFi zerbitzua ez dago pentsatuta ingurune kritikoetarako edo gutxieneko erabilgarritasuna behar den inguruneetarako.

Segurtasun-gomendioak

Espazio erradioelektrikoko seinaleak igortzen eta jasotzen dituzten beste gailu batzuk erabiltzeko garaian hartzen diren neurri berak hartu behar dira.

Erabilera-politikak

WiFiaren estaldura mapak

Mapa hauetan ikusi ahal izango duzu UPV/EHUko eraikinetan non dauden jarrita WiFi-ko Sarbide Puntuak (AP) eta hauen estaldura teorikoa:

Lotura duten zerbitzuak

EAZ harremanetarako