Mantentzen diren ekipoak
Erabiltzaileentzako Zerbitzuak informatikako ekipamenduetarako ematen duen laguntza mota ondokoen araberakoa izango da:
Arlo horietako bakoitzerako ezarritako mugak ondorengo tauletan daude jasota.
Hala ere, muga horiek ez dira ezarriko laborategietako ekipo berezietarako, hardware edo software arrazoiengatik beste sistema batzuk erabiltzea ezinezkoa denean; adibidez, ekipo bereziak (neurketarako gailuak edo ana lisirakoak, labeak...) kontrolatzen dituzten PCak.
Azkenik, Erabiltzaileentzako Zerbitzuak erabiltzailearen beraren konfiguraziorako laguntza emango du (posta elektronikorako, sinadura digitalerako...), baina erabiltzaile horren izenean dauden ekipoetako bakar batean baino ez. Erabiltzaile horrek IKT Gerenteordetzak emandako eramangarria badauka, horri ekipo pertsonala deituko diogu. Erabiltzaile horrek ez badu nahi eramangarria izaterik bere ekipo pertsonala, itzuli egin beharko dio gerenteordetzari.
1. Laguntzaren mugak HARDWARE-aren funtzioen arabera
PC
Gutxieneko ezaugarriak laguntza izateko:
- Prozesadorea Intel Core2Duo edo AMD baliokidea eta gutxienez 2 Gb RAM
Ekipoak izan behar dituen ezaugarriak beste leku batean jartzeko (beste erabiltzaile bati emateko edo beste zerbitzu batera eramateko):
- Prozesadorea Intel i3 edo handiagoa edo AMD baliokidea izatea ezinbestekoa da eta gutxienez 4 Gb RAM.
- Horrez gain, ekipoa Windows 10-era migratu beharko da. Erabiltzailea onartu behar du ekipoaren errendimendua baxua izan daitekeela.
Apple
Appelek indarrean mantentzen duen bertsio bat izan behar du.
Netbook, eramangarri txikia edo antzekoa
Guztietarako laguntza mugatua. Emango den laguntza:
- Wifi konexioa, edo, kable bidezkoa, aparteko kasuetan eta estaldurarik ez badago
- Antibirusa (Trendmicro)
- VPN
- Microsoft Office (Outlook gabe), diskoaren ahalmenak horretarako aukera ematen badu
Smartphonak
Mugikor ez-korporatiboek ez dute inolako laguntzarik jasoko.
Mugikor korporatiboek Telefoniaren laguntza jasoko dute ahots komunikazioetarako.
Oro har, IKTek ez dute software-konfiguraziorik egingo mugikor korporatiboetan.
Tableta, PDA edo antzekoa
Ez da laguntzarik ematen.
2. Laguntzaren mugak SISTEMA ERAGILEAREN arabera
Oharra: Ez da instalatuko sistema dualik, hau da, bi sistema eragile
XP Professional-a baino lehenagoko Windows-ak
Ez da ezelango laguntzarik emango.
Windows XP Pro 32 bit
Laguntza ematen da, baina makinak edo antzekoak funtzionatzeko beharrezkoak diren laborategiko ekipoetan besterik ez.
Gainerako XP ekipoetan laguntza lortzeko, lehenik klonatu egin behar da Windows 10-eko erakunde irudiarekin.
Windows XP Pro 64 bit
Aurreko kasuko laguntza bera, baina sistema honetarako dagoen software eta kontrolatzaileen bateraezintasunengatik mugak izan ditzake.
Ordenagailuak instalatuta dituen gauzetarako emango da laguntza, baina ez da beste ezer instalatuko.
Windows Vista
Ez da ezelango laguntzarik emango.
Laguntza lortzeko, ekipoa klonatu egin behar da Windows 10-eko erakunde irudiarekin.
Windows 7
Erabateko laguntza, software-fabrikatzaile bakoitzak ezartzen dituen mugek eta Microsoft-ek euskarritik kanpoko sistema izateak baldintzatuta.
Windows 7 instalazio berririk ez dira egingo. Ekipoa berreinstalatu behar bada, Windows 10-ra migratuko da.
Justifikatutako salbuespenak salbu, ekipo hauetan:
- Trendmicro erakundearen antibirusa instalatuko da
- Ekipoa erakundearen domeinuan sartuko da (adm.ehu.eus)
- Ivanti agentea instalatuko da
Windows 8
Ez da ezelango laguntzarik emango.
Laguntza lortzeko, ekipoa klonatu egin behar da Windows 10-eko erakunde irudiarekin.
Windows 10
Erabateko laguntza.
Windows-en erakunde bertsioa Windows 10 LTSC da.
Justifikatutako salbuespenak salbu, ekipo hauetan:
- Trendmicro erakundearen antibirusa instalatuko da
- Ekipoa erakundearen domeinuan sartuko da (adm.ehu.eus)
- Ivanti agentea instalatuko da
Windows Server
Sistema eragile hau ez da onartzen laneko ekiporako.
Ekipo hauek CPD batean egon behar dira, eta zerbitzua Ustiaketa sailarekin adostu behar da.
Linux
Erabateko laguntza Ubuntu eta Kubuntu-rako.
Besta batzuetarako, laguntza emango da, baina ahal den heinean eta bermerik gabe.
Mugak: Gestio laneta rako erakundeak dituen a plikazioak (GAUR nagusiki) ez daude prestatuta Linux-ekin erabiltzeko; beraz, ezin da bermatu ondo funtzionatuko duenik.
macOS
macOS 10.15 (Catalina)-rako edo berriagorako laguntza (baldin eta Appelek berak ere indarrean mantentzen badu).
Mugak: Gestio lanetarako erakundeak dituen aplikazioak (GAUR, nagusiki) ez daude prestatuta macOS-rako, eta, beraz, ez dago bermatuta behar bezala funtzionatuko dutenik.
Sistema birtualizatuak
Ez da laguntzarik emango. Erabiltzaileek administratzaile baimenak dituzte makina birtualetan. Makina kaltetuz gero, beste garbi bat jarriko da.
3. Laguntzaren mugak EKIPOAREN JATORRIAREN arabera
UPV/EHUren jabetzakoak, IKT-k banatuak (erakundearenak)
Erabateko laguntza.
UPV/EHUren jabetzakoak, homologazio bidez erosiak
Erabateko laguntza.
UPV/EHUren jabetzakoak, erosketa ez homologatu bidez eskuratuak
Ahalegina egingo da erabateko laguntza emateko, baina ezin izango da bermatu erakundearen softwareak behar bezala funtzionatuko duenik homologatu gabeko hardwarean.
Norberaren ekipoa
Norberaren ekipoekin ez dugu jardungo. Ekipoa konfiguratzeko aholkularitza eta IKT zerbitzuak erabiltzeko informazioa ematera mugatuko da gure arreta.
Ekipo hauek ez dute kable bidezko konexiorik izango, Arabako bezero eta koordinazio sekzioko buruak baimendutako aparteko kasuetan izan ezik. Behar bezala arrazoitutako egoerak izan beharko dute eta epe mugatu baterako baimenduko dira.