Zer da EAZ?
Erabiltzailearentzako Arreta ZerbitzuaIKTen zerbitzu bat da, eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen gainean horiek dituzten zalantzak eta arazoak konpontzen laguntzeko zeregina dauka, arlo guztietan:
- Ekoizpen, bezero eta proiektuen arloak. Ondokoei buruzko kontsultak eta arazoak:
- Sarera fisikoki konektatzea
- Ekipoak instalatzea eta konfiguratzea
- Softwarea eta sareko zerbitzuak konfiguratzea eta instalatzea
- Zerbitzuetarako sarbidea: lan-kontuak sortzea eta mantentzea, etab.
- Software erabilgarria
- Kudeaketa Informatikoko Zentroa. Kudeaketa-aplikazioei buruzko kontsultak eta arazoak; esate baterako:
- GAUR
- ARKHE
- META4
- INKA
- IKERTU
- Azpiegitura eta Telefonia Zerbitzua. Ondokoei buruzko kontsultak eta arazoak:
- Telefono finkoa (luzapenak)
- Mugikor korporatiboak
- Komunikazioetarako kable-instalazioa (ahots eta datuen harguneak)
- Campus Birtuala:
- Egela: irakaskuntza arautua
- EgelaPI: irakaskuntza ez-arautua
- OCW: Open Course Ware
- Ikasgela Birtualen Kudeatzailea
EAZren funtzioak
- Eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa ematen du.
- Erabiltzaileen gorabeherak biltzen ditu, eta telefono bidez eta urruneko kontrol bitartez konpontzen ahaleginduko da.
- Telefono bidez konpondu ezin badira, EAZren beste ebazle batengana jo, eta zuzenean joango da erabiltzailearen lanpostura.
- EAZren lehenengo mailak gorabeheraren jarraipen zehatza egingo du; sortzen denetik konpontzen denera artekoa, eta betiere, erabiltzailea ados dagoela.