Informazioaren segurtasunaren antolaketa
UPV/EHUk oinarri ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), bere jarduera burutzeko eta helburu instituzionalak lortzeko. Ondorioz, zuhurtziaz administratu behar dira IKT sistemak eta baliabideak, eta neurri egokiak hartu behar dira, neurri egokiak hartuz informazioa eta informazio horren sostengu diren sistema eta zerbitzu elektronikoen eskuragarritasun, konfidentzialitate, osotasun edo kontserbazioari ustekabean zein nahita eragin diezazkioketen kalte guztietatik oro babestearren.
Horri erantzun dio Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 42.2 artikuluak, Segurtasun Eskema Nazionala (ENS, 311/2022 Errege Dekretua) sortuz, honen helburua delarik, bitarteko elektronikoak erabiltzean, segurtasun politika baten printzipioak eta betekizunak ezartzea, informazioa behar bezala babesteko.
Zehazkiago, SENen 2. artikuluak xedatzen du SEN arautzen duen errege dekretua sektore publiko osoan aplikatu behar dela.
UPV/EHUn informazioaren segurtasunaren aplikazioa eta bere politika sustatzeko, bai eta informazioaren segurtasunari buruzko gainerako arauak eta jarraibideak ere, ezarri da funtzioen banaketa oinarri duen antolaketa egitura bat, zeini bere erantzukizunak esleituta.
Egitura hori UPV/EHUko gobernu kontseiluak onartu zuen 2024ko apirilaren 24an, honetara geratu zena:
Organoak:
IKTen Segurtasun Batzordea
Honako hauek osatuta:
- Batzordeburua: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko eskumenak esleituta dituen errektoreordea.
- Idazkaria: Idazkari nagusia
- Kide iraunkorrak:
- Informazio eta komunikazio sistemen arduraduna.
- Informazioaren segurtasunaren arduraduna.
- UPV/EHUko informazio eta zerbitzu arduradunak, aztertu beharreko gaien arabera.
- IKTen gerenteordetzako arloetako buruak.
- Aztertu beharreko gaiari dagokion arloko gerenteordea edo errektoreordea.
- Aholkulariak: informazioaren segurtasunaren arloan izen handia duten UPV/EHUko bi pertsona, batzordeburuak izendatuak.
- Datuak Babesteko ordezkaria (hitzarekin, baina botorik gabe).
IKTen Segurtasun bulegoa
Honako hauek osatuta:
- Zuzendaria: Informazioaren segurtasunaren arduraduna.
- Idazkaria: IKTen funtzioak esleituta dituen gerentzia taldeko pertsona.
- IKTen gerenteordetzaren arloko buruak (ekoizpena, proiektuak, bezeroak, IKZ), segurtasuneko administratzaile espezialista gisa.
- Zibersegurtasuneko adituak:
- IKTen Segurtasun Batzorderako izendatutako bi adituak.
- Aztertu beharreko gaiaren arabera, IKTen Segurtasun Batzordeak proposatuta, aditu gehiago sartu ahal izango dira.
Zibersegurtasuneko eragiketa gunea
Zibersegurtasuneko Eragiketa Gunea, aurrerantzean ZEG, IKTen Segurtasun Bulegoko zuzendariaren edo UPV/EHUko IKTen Segurtasun Batzordeak izendatutako pertsonaren ardurapean eta zuzendaritzapean egongo da.