xedea-ikuspegia-balioak

IKT Gerenteordetzaren xedea, ikuspegia eta balioak

Informatika, telekomunikazio eta ikus-entzuteko teknologien arloek bizi izan dituzten aurrerapen teknologikoak ikusita eta teknologia berri hauek ikerkuntzan, ikerkuntzan eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) gestioan izan ditzaketen aukerak aintzat hartuta, egoki iruditu zaio unibertsitateari, bere gerentziaren egituraren barruan, arlo honetan sortutako premiak eta beharrak asetzera bideratutako gerenteordetza bat gehitzea: Informazio eta Komunikazio Teknologien Gerenteordetza (IKT).

Honako hau du xedea:

UPV/EHUk informazio eta komunikazioaren teknologien arloan beharko lituzkeen premiei erantzuna ematea, jarduteko esparrua edozein delarik ere, dela irakaskuntza edo ikerkuntza, dela gestioa; teknologia hauen erabilera sustatuz eta diren bitartekoen gestioa eraginkor eta efizientea eginez.

Honako hau du ikuspegia:

  • Erakundearen estrategiarekin lerrokatutako zerbitzua izan, berori gauzatzeko eta, bere jardun esparruan, erreferente bilakatzeko gai dena, barrura zein kanpotik begiratuta.
  • Unibertsitateko kidego ezberdinek eskatutako premiak kalitatezko irizpideekin asebete.
  • Berrikuntza eta hobekuntza etengabea eskainitako zerbitzuetan.
  • Pertsonal kualifikatua, motibatua, inplikatua eta bere helburuak erdietsi ahal izateko neurrikoa izan.

Honako hauek ditu balioak:

  • Bere pertsonalaren garapen profesionala garatzeko aukera berdintasuna.
  • Talde lana.
  • Langileen portaera profesionala eta etikoa.
  • Berrikuntzarako gaitasuna.