ikt-tic-aurkezpena

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Zerbitzuak

Informatikak, telekomunikazioek eta ikus-entzunezko teknologiek eskaintzen dizkiguten aurrerapen teknologikoen munta hain da handia non ezinbestekoa baita gure Unibertsitateko informatika zerbitzuak ere (IKT) Informazio eta Komunikazioen Teknologiak euskarritzeko eta bideratzeko ahalak emango dituen arlo estrategiko batez horni daitezen.Unibertsitateko Gerentzian egituratu da arlo hau, IKTen Azpigerentzian hain zuzen ere, eta haren mendean dago UPV/EHUko Informatika Zerbitzua. Informatika zerbitzu honen xedea da UPV/EHUk informatika, telekomunikazio eta multimediaren alorretan behar dituen zerbitzu eta/edo proiektu korporatibo guztiak eskaintzea, bultzatzea eta, azkenik, bururatzea.

Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak (A.Z.L.), Informatikan eta alor teknikoan trebatuak, dira Informatika Zerbitzuko langileak, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan dihardute.

IKT Albisteak

— 5 elementu orrialdeko
1 - 5 erakusten 18 emaitzetatik.