Informazioaren segurtasunerako politika
UPV/EHUk oinarri ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), bere jarduera burutzeko eta helburu instituzionalak lortzeko. Ondorioz, zuhurtziaz administratu behar dira IKT sistemak eta baliabideak, eta neurri egokiak hartu behar dira, neurri egokiak hartuz informazioa eta informazio horren sostengu diren sistema eta zerbitzu elektronikoen eskuragarritasun, konfidentzialitate, osotasun edo kontserbazioari ustekabean zein nahita eragin diezazkioketen kalte guztietatik oro babestearren.
Horri erantzun dio Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 42.2 artikuluak, Segurtasun Eskema Nazionala (ENS) sortuz, honen helburua delarik, bitarteko elektronikoak erabiltzean, segurtasun politika baten printzipioak eta betekizunak ezartzea, informazioa behar bezala babesteko.
UPV/EHUren Informazioaren Segurtasun Politikaren helburua, azken batean, informazioaren kalitatea eta zerbitzuen etengabeko eskaintzea bermatzea da, aldez aurretik esku hartuz, eguneroko jarduera gainbegiratuz eta gorabeherei prestutasunez erantzunez.